2020/03/16

TRATU ONEN OINARRIAN, ELKAR-ARDURA ETA ZAINTZA


“Harreman” kontzeptuari buruz hausnartzean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta pertsonen arteko harreman-dimentsioa (bizipenak, esperientziak…) bezain garrantzitsua da, pertsonaren barrukoa (emozioak, sentimenduak, ideiak…). Bata zein bestearen kalitateak pertsonaren ongizate emozionalaren mailan eta bere elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena izango du.


Garunak generorik ez duela behin frogatuta, pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak, afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.
Beraz, maitasunezko tratu onak eraikitzeko, aditu batek baino gehiagoren hitzetan, maitasun erromantikoaren mitoa berrikusi eta desikasi behar da, hau ideologia jakin batek eraiki bait du, patriarkala eta kapitalista denak. Maitasun pentsamenduak,  gizartea osatzen dugunon arteko harremanak batzen ditu, bizitzeko modu bat da, emozioak eta maitasuna erdigunean jarriz.


Horregatik garrantzitsua da, estereotipo eta etiketak gainditzea, genero indarkeriaren oinarriak desagerrarazteko. Harreman toxikoei uko eginez, askatasunez bizi eta aukeratzeko eta honela, maitasun modu berriei lekua egiteko.


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko, elkar ardurari heldu beharko genioke, norberak ardurak banatzeko hartzen duen erabakiari alegia. Bizimodua plazerraren eta zaintzaren bueltan antolatuz, zaintza lanak eta etxeko ardurak era parekidean partekatzea ezinbestekoa da. Zaintzari duen kutsu negatiboa kendu eta balio positiboa emanez, interdependentzia gure egunerokotasunean presente dagoela gogorarazi beharko litzateke.

Gaian zehar agertu diren ideietan oinarritutako leloa honakoa:




Aurreko edizioetako post hauxe aukeratu dut gaia definitzeko ideia eta baliabide egokiak erabili dituelako.

Ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezken baliabide hauexek proposatuko nituzke:

Gaztetxoek, nahiz nerabeek ikuskatzeko bideoak:








Nerabeek ikusteko beste bideo hau:



Nerabe nahiz hezitzaileekin lantzeko artikulu hauen irakurketa:




Lourdes Rellosoren liburuaren irakurketa:




Emausek proposatzen duen gida hau elkarteek lantzeko, honako baloreetan oinarritua:

k o n f i a n t z a, g a r d e n t a s u n a, h o r i z o n t a l t a s u n a ,eraikuntza kolektiboa, lankidetza, erantzukidetasuna ,e k o d e p e nd e n t z i a, bizitza erdigunean kokatu, p a r t a i d e t z a, zaintzak, komunikazio ez bortitza, interdependentzia, entzute aktiboa, aniztasunean eta aniztasunarekin ikasi.



Steilasen tratu onetan oinarritutako unitate didaktikoa.

Irakasleentzako gida hau.

Ikastetxe pare batean landutako tratu onen dekalogoak:



Hezkuntza edo jendartean tratu ona eta elkarbizitza positiboa sustatzeko erronka bezala, Mari Jose Urruzolaren proposamenak aipatu nahiko nituzke:

Nork bere buruarekin harreman ona izateko:
Autoezagutza landu eta onartu.
Zure gorputza onartu eta maitatu.
Autoestimua garatu.
Konparaketak utzi.
Jarrera kritikoa erakutsi.
“Ez” esan.
Autodefentsa garatu.

● Besteekin (orokorrean):
Agurtu eta hitz goxoak erabili.
Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
Janzkera, hizkera, izaera errespetatu
Begikotasunez jokatu.
Elkartasunezko jarrerak erakutsi.

Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)
Elkarri lagundu.
Entzun, saiatu ulertzen, komunikatu.
Ekarpenik onenak eskaini.
Sexismorik gabeko jarrerak erakutsi.
Besteak diren bezalakoak onartu.
Besteen gorputza errespetatu.
Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
Betebeharrak aurrera eraman eta besteei eskatu.
Arazoei konponbiderik emankorrena bilatu.

Arremanitzeko kideak proposatzen duten, hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzearen ideia ere ezinbestekoa litzateke: emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenetsi beharrean, pertsona jartzen da erdigunean, konfiantza emanez eta behar duen arreta eskeiniz.

Bukatzeko, eta hau bai jendartean lantzeko erronka bezala, ideia orokorrago bati heldu nahiko nioke, Ekofeminismoaren kontzeptuari: giza bizitza erdigunean kokatu eta produkzioa haren zerbitzura jarri eta ez alderantziz, egungo ekonomia kapitalistan egiten den bezala.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina