Aurreko
edizioetako Maria Erostarben posta aukeratu dot gusta zaidalako baliabideen
artean erabilitako bideoak txikiekin gelan lantzeko.
Baliabideen
artean maskulinitate eredu berrien bideoak aukeratu ditut.
Tratu onen inguruko erronken artean hurrengo biak:
-
Zaintzen
garrantzia ikustaraztea eta “prestigioa” ematea. Zentzu horretan ez legoke
txarto ikastetxeetan garrantzia ematea
horrelako ekintzei. Oker ez banago badaude
herrialde batzuk (Finlandia besteak beste) etxeko zaintzak zelan burutu ikasten
dutela ikastetxeetan bertan, plantxa, garbitasunak, sukaldaritza… Modu horretan zaintzen garrantzia bultzatuko
genuke ikasle guztietan eta bide batez denok ikasiko zuketen oinarrizko lanak
etorkizunean autonomo izateko.
Marian Morenoren “Reto quincenal” izeneko
proposamena ere interesgarria ikusten dot ikastetxeetan bideratzeko.
-
Maitasun
erromantikoaren mitoa eta hezkidetza
afektibo sexuala lantzea. Neska
batzuk mutil “gaiztoengatik erakarrita sentitzen dira. Horren atzean zer dagoen
aztertu eta landu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina