Aproposa iruditzen zait literaturaren erabilera edozein gai lantzerako garaian,
horregatik Munstro arroxa, Elmer elefantea, … ipuinak erabiliko nituzke
haurrekin.
-Zein dira zure ustez hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak?
Lehenik eta behin, helduok argi izatea harreman osasuntsuak eta tratu onak zer diren eta horien eredu garbia izatea egunero. Hau oso garrantzitsua iruditzen zait, benetan, barneratua izatea tratu onen garrantzia eta horiek izan eta ematea.
Bestalde, hezkuntzari begira, hezkidetza afektibo sexuala lantzea eta orokorrean hezkidetzari garrantzia eta leku gehiago ematea eskaintzen dituen gai eta balio ezberdin guztiak helarazi eta garatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina