Aste
honetan tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz gisa aurkeztu
dira. Gai honek hausnarketa sakona eta luzea egiteko aukera eskaintzen du, hona
hemen hausnarketa horretatik ateratako leloa:
Lehendabizi,
autoestimu positiboa eta ona izatea ezinbestekoa dela uste dut, hau da, norbere
burua maitatzea eta bere buruarengan konfiantza izatea beharrezkoa da
ingurukoekin harreman sanoa eta begirunetsua izateko. Eta bestalde, badira
beste bi balio oinarrizkoak direnak enpatia eta tolerantzia. Besteen lekuan
kokatzea eta begirunez onartzea (tolerantzia) ezinbestekoa da, boterekeria eta zapalkuntza
gainditzeko.
Aurreko
edizioetako ikastarokideek gai honen inguruan egindako post ezberdinak irakurri
ondoren, Andoni-rena aukeratuko nuke. Hasierako hausnarketa oso da,
irakurlearen hausnarketa deitzen du. Gainera DBH-rako eta Batxilergorako bi
proposamen egiten ditu, nire iritziz interesgarriak eta erabilgarriak direnak. Gainera
zentzuzko erronkak proposatzen ditu.
Baliabideei
dagokionez, Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta orain dela bi ikasturte
laburmetraiak erabiltzen hasi ginen. Hauen bidez, ikasleek hainbat balio
deskubritzen dituzte eta hausnarketarako baliabide interesgarriak dira.
- Autoestimua:
- Ikaskideak:
- Maitasuna:
Hau
guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkei dagokionez, hurrengo hauek
direla uste dut:
- Autoestimua indartu, garatu. Autoestimu positiboa eta norbere onarpena bultzatu.
- Maitasun erromantikoaren mitoa aztertu, eta uko egin.
- Bake eta indarkeri-ezaren kultura sustatzea.
- Harreman parekideak eraiki: errespetuan eta tratu onetan oinarrituta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina