Identitateei buruz hausnartzen
Identitatearen garapenean faktore asko daude, prozesu dinamiko eta konplexua da eta talde baten partaide izatea ahalbidetzen duen ezaugarriei dagokie, baina baita besteengandik bereizteari. Norberaren eraikuntza pertsonala da identitatea, baina era berean, soziala ere bada. Norbanakoaren esperientziek, ezaugarriek, pertzepzioek eta abarrek eragiten dute identitatea garatzea, eta aldi berean, kulturak, gizarteko arauek eta balioek. Eta garapen horretan, curriculum ezkutuaren eragina uste baino handiagoa da. Aipatutako curriculum ezkutu hau estereotipo sexualez beteta dago: nolako arropak jantzi behar dituen sexu batekoak ala bestekoak, zein jolastera jolastu behar duten, zein kirol egin behar duten, larrosa ala urdina, espazioak ere sexu hegemonikoaren arabera sailkatuta... Hauek guztiek, identitatearen garapena baldintzatu egiten dute.
Gure inguruan, hainbat dira genero-identitateen inguruan ikus ditzakegun laginak, baina deigarria egiten zait batez ere, kirolaren munduan ikusten direnak. Gaur bertan, Iurretako futbol zelaian arbitroentzako komunak, mutilentzako komunak direla ikusi dugu; zutik txiza egiteko horietakoak. Eta saskibaloian edo baseballean ere, deigarria da nola jokalariak animatzen aritzen direnak, cheerleaders delakoak, neskak izan behar duten (beri ere, minigona eta motots luzeekin).
Aurreko edizioetako sarrera bat aipatzekotan, Abesbatzan ahots guztiak dira beharrezkoak aipatuko nuke, oso sakonki aztertzen duelako curriculum ezkutuaren eragina identitatearen eraikuntzan, eta nire ustez, oso puntu garrantzitsua da hau, batez ere guretzat, hezitzaile garenontzat.
Eta bukatzeko, hurrengo bideo hau elkarbanatu nahi dut zuekin. Aspaldi ikusi nuen, baina aitortu behar dut, ikusi nuenean, bentan hunkitu egin ninduela. Oso modu sinplean azaltzen digu Goranek azalekoak diren gauza batzuez nola ez garen kontuaratzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina