Festak eta jaiak ospakizunak dira, ondo pasa eta alaitasunez lagunartean edo familian igarotzeko uneak. Hori da gehiengoari lehenik datorkigun ideia, baina errealitatean jaiek eta festek badute alde iluna, kasu gehienetan emakumeoi zuzenean eragiten diguten gertaerak izaten dira. Hausnartzeko alde asko daude jaien inguruan, lehenik jaien jatorriari erreparatu beharko diogu, zer ospatzen dugu? Gero zein modutara ospatzen ditugun eta azkenik zein jai eredu bultzatzen dugun.
Nondik datoz ospatzen ditugun jaiak? Euskal Herrian jai egun arrotzen gaia ez da berria, Espainiar eta Frantziar estatuen jaiak, konstituzio eguna, Pilar eguna… ez ditugu gure sentitzen eta ez ospatzeko hautua egiten du euskaldun askok. Baina gure herriko festetan ospatzen dugunaren kontzientziarik ez dugula iruditzen zait. Jai gehienak, denak ez esatearren, elizarekin zerikusia duten jaiak dira gainera.
Nire Irungo lagun batekin hitz egiten ari nintzela egun batean alardearen gaiari buruz hasi ginen. Ni bertakoa izan gabe eta kanpotik ikusita alarde tradizionala eta alarde mistoaren gatazka jarri nuen mahai gainean. Oso esperientzia gogorrak kontatu zizkidan, 15 urterekin berak alarde mistoan parte hartu zuen, egun horretan koadrila, bere lagunartea, bi zatitan banatzen da eta ez diote egun osoan elkarri kasurik egiten. Emakumeak kalean desfilatzen ari direnean denetik entzun behar izaten dutela, irain motak ere aztertzekoak dira gainera, “lesbiana” bezalakoak esaten dituztelako. Gaur egun ez da alardean ateratzen, askotan ikustera ere ez da joaten, jaiaren jatorria aztertzen aritu zen eta jaiarekin berarekin bat egiten ez duela esan zidan. Soldaduak Irunera sartu zireneko eguna ospatzen dela. Irabazi egin zuten eta horregatik ospatzen da baina jaia militarra da eta jende asko hil zen garai hartan. Beraz kontziente al gara ospatzen dugunaz, noski bertako parte hartzeak parekidea izan behar duela baina ba al du zentzurik horrelakorik ospatzeak?
Noski danborradek ere oinarri bera dute, ez dira hain zalantzan jartzen gehienen parte hartzea parekidea izatea naturalki eman den prozesua izan delako. Baina nondik datorren eta benetan zer ospatzen dugun jakin gabe.
Nire herriko festak San Pelaioak dira, udaletxeak antolatutako ekintzez gain herritik eta herriarentzat sortutako jaiak ere antolatzen dira txosnagunean, aspaldi sortu zen San Pelaioren ospakizunaren eztabaida. San Pelaio izena aldatzea erabaki zen, Pelayosanak izena jarri genien eta handik urte batzuetara beste aldaketa bat egin genuen Transpelaioak izena jarriz. Ez da izugarrizko pausua baina izena aldatuta izanaren aldaketak ere zentzu gehiago du.
Iazko postetatik aukeratu dudana hauxe da; http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/jai-eredu-baztertzaileei-traizio.html Jai eredu baztertzaileei traizio egiteko irrikitan!
Izenburua asko gustatu zait nire lagun batek esaten duen bezala; tradizioari traizio! Gainera egiten duen hausnarketak lotura zuzena du nik jarri ditudan adibideekin oso egokia dela iruditu zait.
Guk izan ditzakegun erronken oinarrian emakumeak erdigunean jartzean dago, oholtza gainean emakumeen presentzia ziurtatzea, musikaren bidez zabaltzen diren mezuak feministak izatea, harreman sano eta askeak eraikitzeko guneak izatea, denok eroso sentitzen garen guneak sortzea… Erraza ez den arren hauek inguruan hausnartu eta helburu bezala jartzea garrantzitsua da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina