Zer pentsatua eman dit aste honetako gaiak, egia esan begiak zabaltzen lagundu dit. Orain arte, ohiturak mantentzearen alde nenbilen, baina hemendik aurrera eredu berrien aldeko apustua egingo dut, ikastetxe hezkidetzailea lortzeko bidean. Egia esan, horretarako ezinbesteko da ohitura edo jai guztiak sakon analizatzea. Eta osoa baliagarria izango zait Agurtzaneren posta; hona hemen bertan partekatu zuen irudia. Izugarri gustatu zait.
Maiatzaren 17an, LGTBQ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hurrengo lanketa egingo dut nire ikasleekin. Sarean topatutako bi abesti eta hitzaldi bat dira, eta baliabide egokiak iruditu zaizkit DBH4ko ikasleekin egun horren inguruko hausnarketa egiteko.
- Egun horretan ikasgelan ipintzeko Governors taldearen abestia egokia izan daiteke:
- Berri Txarrak talde nafarraren abesti ez hain ezagun hau ere ipintzeko intentzioa dut; gainera, nire ikasgelan badira Berri Txarrak taldearen jarraitzaileak.
Josebak Garazi maite du eta
Garazik Joseba dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea, zergatik ez zaie kalean errespetatzen?
Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea
Itsasok Iñaki maite du eta
Iñakik Itsaso dena polita gizarte honentzat
Oihanek Aitziber maite du ordea, zergatik ez zaie kalean errespetatzen?
Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea
Eta amorrua berriz jabetzen da nitaz baina muga guztiak apurtzera goaz
Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea
lotsarik gabe
lotsarik gabe
begirunea
lotsarik gabe
- Behin baina gehiagotan egin diogu Mikele Granderi erreferentzia eta bere hitz hauek oso egokiak izan daitezke LGTBQ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean ikasleak hausnarketara eramateko; betiere bideoaren ondorenean taldeka erantzuteko galdera batzuk prestatuta:
Egun moreak alde batera utzita, gainontzeko jai zein egun guztietan ere garrantzitsua da betaurreko moreak jantzita ibiltzea, horrela soilik lortuko baitugu eskola hezkidetzailea.
Irakasleon erronka nagusiak
- Ikastolako ospakizun guztien diagnosia egin
- Ohiturak kritikotasunez aztertu, eta zerbait aldatu behar bada ALDATU
- Ikastolan antolatzen diren jaietan abesti hezkidetzaileak erabili
- Tradizio berriak sortu, guk nahi dugunari garrantzia emateko
- Aniztasuna azaleratzeko lanketa egin
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina