Santa Agedako istorioarekin harrituta geratu naiz.
5, mendeko
neskatila bat izan zen Ageda. Siziliako Agata herrian bizi zen eta gaztetatik
Jainkoari bere bizia eman zion. Garai horretako konsul bat berarekin fijatu eta
bereganatu nahi izan zuen. Alferrik izan zen, ez zuen lortu Ageda eta
prostibulo batera joatea behartu zuen. Han bere ideiei gogor eutsi zion.
Konsularen aurrean
egon ostean kartzelatua eta torturatzeko agindua eman zuten. Bere egoa minduta
sentitu zuelako. Emakume, gazte batek ezetz esan ziolako.
Kontua da Agedak
oso tortura gogorrak jasan zituela, bularrak moztu zizkieten, lurretik
arrastratu zuten… minduta, bakarrik, torturatua, mutilatua zegoela San Pedro
azaldu zitzaion eta sendatu egin zuen. Hala ere, torturak jarraitu zuten bere
biziarekin amaitu arte.
Tortura hauek
Abenduaren 5n izan ziren.
Emakumeen
patroitzat dute batzuk, bularreko minbizirena beste batzuk.
Jaiak eta ospakizunak kolokan jarri behar dira. Eskola laikoa nahi dugun heinean fijatu behar gara nondik datozen hainbat ospakizun.
Eskolan eztabaida sustatu, modelo berriak eraiki eta ohitura apurtzen joan. Ez dugu zertan denek gauza berdinak egin behar.
ikastetxean landu daitezkeen erronkak:
- Emakumeen parte hartzea
- Espazio publikoak okupatzea
- Ohiturak apurtzea
- Musika eta irudiak aztertzea
- Indarkeriari aurre egiteko baliabideak eskeintzea
Ainhoa Calvoren posta irakurrita ados nago berak proposatzen duenarekin eta Santa Agedaren inguruan jarritako bizipenak eta bertsoak.
Eta bertsotaz ari garela hemen Maialen Lujanbio ederki bota zuena:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina