Legeak herritarrok bete behar
ditugun arauak dira. Hauek egoteak badu bere garrantzia, gizartean burutzen diren
jarduerak arautzen baitituzte; momentu oro zuzentasuna eta ordena mantenduz.
Hala ere, egia da, gai batzuen inguruan, askotan ohiturek legeek baino indar
gehiago izan ohi dutela eta horren ondorioz, azken hauek bertan bera gelditzen
direla.
Azken urteotan, euskal hezkuntza
sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera berdina sortzeko hainbat lege jarri
dira martxan. Azken finean, eskola gizarteratzeko espazio pribilegiatua da eta
garrantzitsua da bertan hezkidetzaren inguruan lanean hastea, gizon eta
emakumeen berdintasun eraginkorra sustatuz. Horregatik, hezkuntzaren helburu
orokorra “irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea” izango da. Gaur
egun indarren dagoen curriculumean, hau da, Heziberri 2020 Planaren Curriculum
dekretuen xedapen orokorretan behintzat, ondokoaz hitz egiten digute: Bizialdi osorako oinarri sendoak ezarri,
estereotipoak eta ezarritako ereduak gaindituz, beren bizitzak zentzuz gida
ditzaten, beren helburuak hauta ditzaten, beren aukeren, egungo eta
etorkizuneko premien eta pertsonak artatzearen ardura har dezaten, eta
gizartean txerta daitezen, modu aktiboan, kritikoan eta arduratsuan parte
hartuz eta beren nortasuna osoki garatuz. Baina, behar bezala betetzen al
da hau ikastetxe guztietan? Estereotipoak gainditzearen alde zerbait egiten al
da?
Aurreko urteko sarrerak irakurtzen
aritu ostean, Maite A. S-ren sarrera gomendatzea gustatuko litzaidake. Bertan
hezkidetza eta marko legalaren inguruan egindako hausnarketarekin bat etortzeaz
gain, interesgarria iruditu zait, “Eskola mistotik hezkidetzara jauzi egiteko garaia” izeneko artikulua partekatu izana. Bertan aipatzen den bezala, oraindik
ere detaile txiki askok (erabiltzen diren
marrazkiak, materialak…) erakusten dute berdintasuna ez dela errealitatea.
Hori honela izanik, argi dago oraindik, hezkidetzaren alde egiteko ugari
dagoela.
Hezkidetzaren inguruko legediak
aztertu ostean, EAEko Emakumeen etaGizonen Berdintasunerako VI. Plana iruditu
zait esanguratsuenetako bat. Izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zait plan
honekin lortu nahi dena. Hau da, euskal erakunde publiko desberdinek emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunaren kontuetan sustatu behar dituzten lan ildoak
ezartzea, benetako berdintasunean aurreratzea lor dezagun, bai ekonomia,
kultura, gizarte-bizitzaren, bai bizitza politikoaren esparru guztietan.
Aste honetan aztertutako lege horien bidez, esan daiteke, hezkidetzaren ideia zabaltzea lortu dela; batez ere, hezkuntzaren esparruan. Gaur egun, bertako profesional gehienak kontzeptu
honen berri dakite. Hala ere, aurretik aipatu bezala, oraindik honen ibilbidea
luzea delakoan nago. Askok hezkidetzaren alde egin behar dela aipatzen duten
arren, ondoren honen induruko ezer gutxi egiten da; konpromiso falta dagoela
nabari da. Hori honela izanik, berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka
aipatzekotan ondorengoak aipatuko nituzke:
- Hezkidetzaren eta honen legediaren inguruko kontzientziazioa gizarteko esparru guztietara hedatzea, formakuntza ahalbidetuz.
- Hezkidetzaren inguruko ideiak paperean jasotzeaz gain, honen inguruko ekintzak antolatzea eta horretarako konpromisoa agertzea. Horrekin batera, egunerokotasunean nabarmentzen diren genero estereotipoak deuseztatzeko ekintzak burutuz eta baliabideak eskainiz. Aipatzekoa da esaterako, Nafarroan martxan jarri duten Skolae berdin bidean programa.
-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina