2017/11/20

JAIAK DENONTZAKO


Orain dela urte batzuk, auzoan, besta parekideak bultzatzeko asmoz, Olentzeroren desfilean Mari Domingi pertsonaia gehitzea erabaki zen. Egia esanda, “gure” Mari Domingi honek, bere gudia propioa, bere laguntzaile propioak eta bere nortasun propioa du, baina gaur txostena irakurtzerakoan konturatu naiz zein erraz erortzen garen sistema patriarkalaren tranpan.

Azken finean, Olentzero gixajoa bakarrik ez uzteko, bera lagundu eta zainduko duen Mari Domingi jarri genuen. Eta Leire Narbaizak dioen moduan, nork daki Olentzeroa mutilzaharra edo homosexuala den! Eta nork daki Mari Domingik, Olentzero tripadun honekin egon beharrean, bere lagunekin parrandan egotea nahiago lukeen!!

Baina hor emakumearen hainbat esterotipo agertzen dira: gizonaren ondoan egotea, laguntzea, bere “nobixa” izatea, antzerki funtzio honetan figurante edo bigarren papera betetzea... (emakume lorontzia)

Eta orokorrean gure buruari buelta gehiegi eman gabe “normaltzat” hartzen dugu.

Ildo honetatik abiatuta, gogora ekarri dut, amonak San Fermin jaien inguruan kontatzen zuena: Gizonak festan gau eta egun eta emakumeak, bazkariak prestatzen eta galtza eta alkandorak zuritzen eta lisatzen gau eta egun. Etxea jendez beteta, eta urte osoan ikusten ez zuten familia ikusteko aukera... baina sexu bakoitza bere aldetik, bakoitza bere funtzio zuela eta gezurra badirudi ere amonak pozez gogoratzen zituen jaialdi haiek!!

Jaiak, azken finean, gure gizartearen isla dira eta egunerokoan gertatzen denaren kopia. Gure amonen garaian egunerokoa nola, jaiak hala...; gauzak aldatu badira ere, askotan polikiegi aldatzen direla ematen du. Eta askotan tradizioak mantentzearren, desberdintasunak sustatzen dituzten jai ereduak mantentzen jarraitzen ditugu. Hortaz, tradizioak ez luke inolaz justifikatu behar emakume eta gizonen eskubide berdinen kontrako jarrerarik. Eta hor gure Euskal Herrian adibide batzuk izan, baditugu!!

Ikastetxean, urtero azaroaren 25-a eta martxoaren 8-a ospatzeko ohitura dago. Eta ez nago kontra. Horrelako egun “seinalatuek” aukera ematen digute ikasleriari egun hauen zergatiak ezagutarazteko, eta bide batez hausnarketa bultzatzeko. Eta hau ere oso ongi dago. Baina.... nik ere egun hauen inguruan nire hausnarketa propioa egin dut:

Alde batetik, horiek bakarrik dira “ospatu” beharreko egunak? Ikastetxean ospatzen diren data berezi guztietan, zergatik ez eman kutsu feminista? Adibidez, bakearen egunean, aztertu Nobel bakearen saria jaso duten hainbat emakumeren izenak; Liburuaren egunean, emakume idazleen liburuak ezagutu, zientzialarien egunean, emakume zientzialarien ekarpenak gogora ekarri...




Horrela, gure neskei emakume ereduak ematen ahal dizkiegu... eta gero beraiek erabakiko dute zer izan nahi duten.



Bestalde, bi egun horiek ospatzearekin gure feminista “kupoa” bete dugun sentsazioa izan dut egon naizen hainbat ikastetxetan... eta nire ustez... bi data horiek ospatzearekin ez da inolaz ere nahiko. Egunero ospatu eta aldarrikatu beharko genuke gure neska eta mutilak eskubide eta aukera berdinak izan behar dituztela eta ez egun zehatz batzuetan soilik!





Beste urteetako post-en artean hau aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako
Ane Leniz-ek proposatzen duen izenburua gustatu zait: “jai parekideak, jai paregabeak”
Jai parekideak, denontzako jaiak direlako eta berez paregabeak denontzako, denok disfruta ahal izateko



Bigarren hezkuntzako hezitzailea naizenez, jaien inguruan (edo aste bukaeretan, edo Gala horietan…) gerta daitezkeen genero indarkeria joerak kezkatzen nau. Ikasleekin lantzeko oso aproposa iruditu zitzaidan Bel Pozuetarekin egin genuen ikastaroa, “Festa giroetako genero indarkeriaren prebentzioa”.


Bestela modu orokorrean, eskema hau jarraitzea komenigarria iruditzen zait:







Eta honako puntu hauek landu beharko genituzkeela pentsatzen dut:

1- Ikastetxean egiten diren jardueren disgnosia eta beharrezkoa bada, jarduera hauek berrikusi edo berrantolatu hezkidetzaileak izateko eta horretarako:
-          Parte hartze berdinkidea sustatu
-          Estereotipoak gaindituz
-          Tradizio hertsiak aldatu eta gaurko errealitate berdinkideetara moldatu
-          Genero indarkeria errefusatu
2- Egun guztiak MOREAK eta BEREZIAK direla gogoratu (edo bestela bihur ditzagun)

Eta batez ere hau gogoratu:

TRADIZIOAK, KULTURA ETA SINESMENAK GURE GIZARTEAREN ADIERAZPENAK DIRA ETA GUK SORTZEN DITUGU...
BERAZ, HEZKIDETZAILEAK EZ BADIRA....




ETA BERRIAK SOR DITZAGUN DENON ARTEAN!!




Hurrengo arte lagunak


Gaiaren eskema:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina