“Subertsioz eta plazerez
ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak,
barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere
islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen) adierazpen ahaltsu direnez
gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak
islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku
bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko moduen berri ematen digute,
baita jendarte horren eraldaketarako
eta disidentziarako estrategien berri ere”
Miren Guilló «Festak, genero-harremanak eta feminismoa»
Miren Guilló «Festak, genero-harremanak eta feminismoa»
37 egileren ekarpenak hartuta Miren Guillo-k koordinatutako
liburu honetan https://www.berria.eus/paperekoa/1761/006/001/2017-06-09/lan_garrantzitsua_da_plazera_erdian_jarriko_duten_jaiak_irudikatzea.htm festak genero-ikuspegitik aztertzeko hainbat gako proposatzen dira. Artikulua
irakurrita iruditu zait liburu hori ezin aproposagoa izango litzatekeela aste
honetako gaia lantzeko, pena eskura bat ez izatea.
Antropologian aditua den Margaret Bullenek dioen bezala, “jaietan gertatzen dena,
gizartean gertatzen denaren isla dela”. Ez da kasualitatea. Jaietan gero eta
ozenago entzuten ditugu genero indarkeriaren kontrako mezuak, eta hainbat eta
hainbat ekimen martxan jartzen direla ere ikusten dugu. Hala ere, hitz egin
genezake esparru askotan jartzen den musikaz… edo jaien eta festaren aitzakia hartuta
egiten diren errepresentazio batzuetaz… baina orokorrean esango nuke, euskal
herriko jai herrikoi gehienen ardurak dituztenak generoarekiko kontzientzia
dutela, eta herriko talde feministekin batera lan egiten dutela urtero jaietan
denok gozatzea ahalbidetzeko. Bideo hauetan Azpeitiko eta Pasai Antxoko ekimen ezberdinak ikus daitezke:
Iazko post hau aukeratu dut http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/jaiak-jendartean-errotutako-kulturaren.html
oso konpletoa iruditu zaidalako, eta Mafalda-ren irudi transgresoreak beti
alaitzen nauelako. Maileguan hartuko diot
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko
jaietan honen inguruko ekimen parte-hartzaileak egingo nituzke: hezkidetza
ezagutzera emateko tailerrak, antzerkiak edo ipuinak… jaien egitarauen barruan
kokatu eta jendeari gaia hurbiltzen saiatuko nintzateke.
Eremu hezitzaileetan gai honekin beste guztiekin bezala
gertatzen dela uste dut: era puntualean landu eta gero ahaztu egiten ditugula.
Nik uste dut edozein egoera aprobetxatu behar dugula baloreak transmititu eta
umeei helarazteko. Jaiak eta ospakizunak denok goza ditzagun balore onak
dituzten pertsonak hezi behar ditugu, horrela bada jaietan ere besteak errespetatuko
ditugun pertsonak izango garelako. Dena dago heziketarekin lotuta, eta honek
hezkidetzailea izan behar du, guztion onurarako izango bada. Horixe da gure erronka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina