Partaidetza,
pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da,
eta bere bitartez, eragile edo subjektu funtzioa hartzen dute
pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira.
Parte-hartzea, indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Hortaz, lan
tresna bat da errealitate soziala modu kolektiboan eraldatzeko eta
eraikitzeko, baita garapen pertsonalerako prozesu bat ere.
Parte
hartzea eman dadin, beharrezkoak dira hiru jarduera ildo, alegia,
parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi
izatea, baina parte-hartzea garatu daitekeen ahalmen bat da.
Partaidetzaren eremuan ere, sexu-genero estereotipoek hainbat muga
jartzen dituzte, izan ere, hainbat esparrutan emakumeen partaidetza
handitzen ari bada ere ez du esan nahi genero-ikuspegia dagoenik ezta
parte-hartze aktibo bat gauzatzen denik ere.
Hezkuntzaren esparruan
ere, neskek zailtasun handiagoak izaten dituzte eta fenomeno honek,
zerikusi handia du genero sozializazioak sortzen dituen jarrera,
balore eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin. Horregatik,
hezitzaileak garen aldetik partaidetza parekidea eraikitzeko arazo
horiek kontuan izan beharko ditugu eta estrategia berriak sustatu.
Aurretik aipatutako honengatik guztiagatik, generoa eta partaidetza
kontu politikoa dela ondorioztatu dezakegu, izan ere,
botere-harremanetan eragin zuzena baitute. Horrek gatazka eta
boterea modu aktiboan maneiatzera bideratu behar gaitu, non desorekak
identifikatuko diren guztien protagonimoa onartzeko.
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutako aspektu interesgarri gisa honakoa azpimarratu nahiko nuke. Hezkuntzaren lanbidea orokorrean emakumeek osatutakoa bada ere, zuzendaritza karguetan gizonen partaidetza da nagusi. Emakumeak gehiago ikasgeletan gaude bulegoetan baino. Horrela aditzera ematen du Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministerioari atxikita dagoen Emakumearen erankundeak argitaratutako txostenak. Lehen eta bigarren hezkuntzan emakumeak gehiengoa izanda ere, %45ak soilik osatzen ditu zuzendaritza lanpostuak. Gainera, hezkuntzako mailan gora egin ahala emakumeen errepresentazioa eta partaidetza eskasagoa da.
Gehiengoa gara irakaskuntzan dihardugunak eta etorkizun hurbil batean horrela ere izango delakoan nago, izan ere, Emakundek argitarautako "Zifrak" txostenean berresten dira datu horiek. Gauzak honela, partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu. Zenbait eremutan emakumeen partaidetza handiagoa bada ere, hezkuntzarena kasu, ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik.
Horrela aipatzen du ere Jone Martinez Palacios ikerlariak emakumeak eta politika gaiaren inguruko elkarrizketa honetan. "Parte hartze handiagoak ez dakar berez genero hausturarik". Ildo beretik, Gipuzkoako Foru Aldundian gauzatutako Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesuaren bideo hau partekatu nahiko nuke interesgarria iruditu baitzait.
Ez da nahikoa beraz, emakumeak egotea edota diskriminazioaz ohartzea, baizik eta partaidetzarako dauden zailtasunez ohartzea litzateke lehenengo urratsa eta bestelako partaidetza bat eraikitzea, non guztien ahotsak atera eta entzuteko estrategia egokiak erabili behar diren, desorekak identifikatuz eta guztien protagonismoa onartuz.
Horregatik, inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen honako baliabide hauek gomendatu nahiko nituzke:
Lehenengo biak emakumeen parte hartze sozial eta politikorako baliagarriak diren bitartean, azkena proposamen didaktikoa da. Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromezua hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko egokia biltzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina