Parte hartzearen gaia, emakumeok
jendarte honetan dugun presentzia, gune eta boterearekin oso lotua dagoela zer
esanik ez dago. Argi ikusi dugu azken asteetan emakume izatearekin bat
datorrela gure espazioaren mugaketa. Badirudi, emakume jaiotzeagatik pribilegio
gutxiago, botere gutxiago eta presentzia gutxiago izan behar dugula.
Emakumeon parte hartzea zenbat eta
gutxiago den, kontuan hartuko diren ikuspuntu, iritzi eta beharrak, beti
besteenak izango dira; hots, pribilegiatuenak.
Horren aurrean, jarri dizkiguten mugak
apurtu eta Aurrera pausu bat eman behar dugunaren ideiak , indarra hartu behar
duela eta dagoeneko eremu batzuetan hasiak garela sumatzen da.
Parte hartzearen gaian zehazki, aldaketa
handia behar duen eremua da. Gure gazteen artean dagoeneko ikusi dezakegu, ze
desberdintasuna ikusten den mutilen parte hartzean eta neskena.
Adibide bat jartzekotan, egunero ikusten
den kontua den arren, institutu bateko instante edo argazkia deskribatzea
nahiko nuke, parte hartzearen gai hau egunero gertatzen diren eta maiz ohartu
ere egiten ez garen kasuetan islatzeko.
Jolastorduan, futbolean edo saski baloiak
parte hartzen duten ikasleak soilik mutilak dira. Jolas-ordua bukatu eta klase
ordua heltzean, ikasgai batean egin behar ziren ariketak zuzentzerako orduan,
irakasleak altuan esaten zituen erantzunak. Erantzun horien inguruko gogoetak,
parte hartzea, iritziak eta abarren artean, soilik mutilen ahotsa entzuten
ziren. Gelako neska guztiak, koadernoa eskuan zutela, boligrafoarekin horiek
zuzentzera mugatzen ziren. Era berean, momentu horretan ikasgaia gidatzen
zegoen irakasleak berak ere, hitza gehien bat mutilei ematen zien.
Egoera honetan ohartu bezain laster,
nire buruarekin bakarrizketa bat izan nuen: Eskola eremu osoan, ze parte hartze eremu dute neskek? Pasilloak agian?
Komunak? Ez patioan ez gelan, ez da ahalbidetzen hauen jarrera aktiba.
Hortaz, guk hezitzaile legez, zer egin
behar dugu? Argi dago eremuak sortu behar direla, nesken jarrera aktiboak
sustatzeko eta beraien iritzi eta parte hartzea ahalbidetzeko. Orain arteko
ohiturak eta errutinak apurtzen joan beharko gara, errealitate berriak
eraikitzeko. Parte hartzean, hitza hartzen dugulako, eta gurea den boterea
berreskuratu. Ahaldundu hain zuzen ere.
Pasan urteetako post-en artean, hau
hautatu dut. Asko gustatu zait eskainitako enfokea, baina gainera egindako
ekarpenak, batzuk ez nituen ezagutzen eta interesgarriak iruditu zaizkit.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/parte-hartzea-eskubidea.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina