Talde, kolektibo edo gizarte baten parte izatea zaila da, parte hartu gabe. Parte hartzeak, egitea edo ekitea, eragitea eskatzen du. Subjektu pasibo izatetik aktibo bilakatzera eta hor dago koxka. Horrela beraz, Parte hartuz elkartearen definizioari helduz “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”. Partaidetza dugu aldaketarako tresna eta etorkizunari begiratzeko ikastetxea eta hezitzaileon papera baino hoberik ez udgu.
Nire ikasleak etortzen zaizkit burura, proiektuka egiten dugu lan eta ikasleek erabakitzen dute proiektu bakoitzak egingo duen ibilbidea. Baina ikasle guztiek ote dute parte hartzeko aukera berdina? Talde txikietan daudenean, nahiz eta askotan guk sortu taldeak, talde gehienetan lidertza mutilek hartzen dute, baina egin beharreko zereginaren arabera lidertza hori aldatzen da. Neurketak, edo teknologiarekin lotutako gaietan orokorrean mutilek hartu dute lema. Aldiz, kartelak egin behar direnean, idatziz edo batez ere, apaindu behar direnean, neskek hautatzen dituzte koloreak, diseinua… Esanguratsua ezta?Talde eztabaidetara bultzatzen ditugunean, oso argi ikusten dira rolak nahiz eta oraindik oso txikiak izan. Zeintzuk hitz egiten dute lehendabizi? Edo zeintzuk ixten dituzte elkarrizketak beti esaldiak borobilduz?
Honen inguruko hausnarketa egin dugu lankide batzuekin, izaera kontua ote? ala estereotipoak? jartzen ditugun gaiak? Baloreak? Begi bistakoa da, txiki txikitatik buruan sartu diguten neska eta mutilen bereizketa. Neska ala mutil izateagatik irakatsi dizkiguten baloreak, mundu ikuskera edo parte hartzeko moduak... Emakumeoi txiki txikitatik irakatsi digutela, besteei entzuten lehendabizi, ez ohiu gehiegi egiten, eztabaida eta istiluetan atzean gelditzen, txukunak izaten… Orduan, mutilek gehiago parte hartzeak neskek ez dakitela parte hartzen esan nahi ote du edo beren intereseko gairik ez dugu jorratzen ikastetxean? Beren parte hartzeko moduak baloratzen ote ditugu?
Galdera mordoa datorkit burura ahalduntze bidean, partaidetza eremu berriak sortu beharko ditugu, emakumeak ahaldundu eta gizonezkoei besteei ere leku egiten eta eztabaida zein parte hartzeko beste modu batzuk badirela erakutsiz. Guk geuk parte hartuz, parte hartzeko bideak sortu, parte hartzen irakatsi eta eredu bilakatuz, parte hartzera gonbidatu, motibatu, bultzatu behar ditugu ikasleak, partaidetza parekidea sustatuz.
Iazko ikastarokideen lanen artean Leire Garroren post hau aukeratu dut. Bereziki, definizioa gustatu zait oso eskematikoa, argia eta erabilgarria.
Inguru hezitzaileetarako baliabideei dagokienez, Asturiasen sortutako gida liburu honek, parte hartzen irakasteko eskaintzen dituen balibaideak benetan erabilgarriak iruditzen zaizkit ikasleekin lantzeko. Bestetik, Tolosaldean garatzen hasi diren Womansarea proiketua ere eredugarria izan daitekeela iruditzen zait, dagoeneko lan mundura begira dauden ikasleekin lan egiteko. Gema Zelaiari egindako elkarrizketa partekartzen dizuet, pixka bat gehiago ezagutzeko.
Bada, nondik hasi eta nondik jarraitu, bide luzea dugu aurretik. Parte hartuz, parte hartzen eta parte izaten, ikasi eta irakatsi dezagun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina