Azken urtetan egoera asko aldatu bada ere, oraindik badugu zer egina ikastetxe hezkidetzaileak
lortzeko bidean, argi baitaukat eskola mistoa izanagatik ere oraindik hezkidetzaile izateko asko
falta zaiola hezkuntzari. Aste honetako irakurgaian plazaratu den eskema oso egokia iruditu zait
irakasle gelan handian itsasteko:

Hona hemen aste honetan landutako gaia akrostiko batean islatuta:
Curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea zaila da egungo jendartean,
oraindik ere, androzentrismoa osa errotuta dugulako. Historia soilik gizonezkoen ikuspuntutik
kontatu digute eta guztiona izango balitz bezala islatu. Lanketa handia dugu baliabide didaktikoak
hezkidetzatik aztertzeko, eta hori gauzatze aldera ezinbesteko da hezitzaileok betaurreko moreak
jartzea.

Estrategia egokia izan daiteke ikastetxeen IKT arduradun bat egoten den moduan, hezkidetzaren
ardura duen bat izendatzea; pixkana material didaktikoak eraldatzen joateko. Horrez gain,
ezinbesteko da irakasle talde guztia “Hezkidetzan Esku Hartzen” bezalako ikastaroetan formatzea,
edo ekonomikoki kostua handia izango balitz, etapa bilera batzuetan hezkidetzako formazioa jasotzea.
Zenbait ikastetxetan, hurrengo puzzlea bezalakoak ere oraindik erabiltzen dira, eta garrantzitsua da
horien diagnosi sakona eginda, aldatzeko neurriak ezartzea:

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postak aztertu ostean, Amaia Chueca-rena
hautatu dut hurrengo bi arrazoiengatik; batetik, berak eginiko laburpena oso egokia iruditu zait;
eta, bestetik, berak partekatutako liburu hezkidetzaileak oso baliagarri izango zaizkit etorkizunean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina