2018/01/26



CURRICULUM ETA BALIABIDE DIDAKTIKO HEZKIDETZAILEAK: UTOPISMORAKO BIDEA

Mundu ideal batean zertan nabarituko zenuke zure egunerokotasunean hezkidetzan oinarrituriko curriculumak eta baliabide didaktikoak martxan daudela?

                Hezkidetzan oinarrituriko curriculum eta baliabide didaktikoak martxan dituen hezkuntza eredu bat duen mundu utopiko batean, jendarte inklusibo eta “berdinzalea” bat aurkituko nuke. Genero rolik gabeko jendarte heterogeneo eta anitza izango genuke, heterogeneotasun hori era “naturalean” ikustaraziko litzatekeelarik (norberaren berezitasunak, taldearen osagarri bezala ikusiz). Emakume eta gizonen arteko eskema dikotomiko hori erabat apurtua legoke, sexu-genero sistemak ez bailuke garrantzirik izango, eta pertsona oro, bere sexu, genero, sexu-orientazio, ezaugarri fisiko, rol edota ezaugarri kulturalen araberako diskriminaziorik ez litzateke emango.

 Zergatik da zure ustez hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea?

Currikuluma hezkidetzaturik egoteko lau iturburu nagusi izan beharko genituzkeelako kontuan: Iturburu soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa. Horietako bakoitzak era konkretu batean baldintza dezake curriculuma bera (zuzenean zein zeharka), eta beraz, lau iturburu hauek euren osotasunean kontuan hartzea  beharrezkoa da benetako curriculum hezkidetzaile bat osatu nahi badugu:
  • Iturburu soziologikoa: Gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion eskariak dira. Prozesu horren bidez, ikaslea sistemari egokituko da eta sistemak bere horretan iraungo du. Gizarte antolamendu bat ematen da: sexu-genero nortasuna osatzen da, generoen hierarkizazioa ematen da (gizonezkoak emakumezkoen gainetik) eta esparru publikoa hierarkizatu egiten da (botere batzuk legitimizatu eta beste batzuk  zigortu egiten dira).
  • Iturburu psikologikoa: ikasleen garapenari buruzko informazioa ematen du (psikomotorea, kognitiboa, afektibo-soziala eta morala).  Adinaren, ezaugarri psikofisikoen, egoera emozionalaren ... arabera, ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen emango du aditzera.
  • Iturburu pedagogikoa: oinarri teorikoak eta esperientzia praktikoak.
    Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikasketa esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasteko gai izatea.
  • Iturburu epistemologikoa: ezagutza zientifikoak, lan metodoak eta aplikazioak.
Curriculum hezkidetzaile bat osatzea beraz ez da gauza erraza, hainbat elementu hartu behar direlako kontuan, kasu gehienetan, gure eskuetataik haratago doazenak. Kasu askotan gainera, gerta liteke baliabide didaktikoak hezkidetzaileak izatea, baina curriculumean hutsuneak egotea. Testuinguruaren garrantzia berebiziko garrantzia daukala jakinik, hezkuntza zentro hezkidetzaile batean egon genezake, baina hezkuntza espazio horretatik kanpoko ikasleek bestelako ikasketa prozesu ez hezkidetzailea izango lukete segur aski.

Aurreko ikasturteetako post hau aukeratu dut, bertan curriculumaren inguruko zenbait dokumentu interesgarri agertzen baitira:


Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “betegarri” bat?

Enpatiak besteen postuan jartzeko aukera ematen digu, pertsona horren bizipenak, sentipenak, buruan bueltaka dituen arazoak edota aurrera begirako helburuak eta aspirazioak ulertzeko tresna bat izan daiteke. Emakume izateagatik, joera homosexualak izateagatik, heteronormatibitateari kasu ez egiteagatik, norberaren sexuarekin bat ez datozen genero rolak izateagatik, transexuala izateagatik, edertasunaren kanonetatik kanpo dauden  ezaugarri fisiogenetikoak izateagatik edota bestelako ezaugarri etno-kulturalak izateagatik, pertsona batek jasan dezakeen etengabeko diskriminazioa ulertzeko aukera eman lezake.

Horrez gain, emozioen lanketa ere oso interesgarria izan liteke, enpatiarekin uztartuz norberaren ekintzak aztertu daitezkeelako: pasibotasun egoerak, biolentzia egoerak (fisikoak zein berbalak), jazarpen kasuetan konplizitate egoerak, gorabehera emozionalak, maitasuna, laguntasuna, beldurraren kontrola eta abar luze bat.
Beraz, emozioen lanketarako eta enpatia sortzen duten material didaktikoen erabilera guztiz beharrezkotzat hartuko nuke. Horren adibide:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina