Animatu eta
parte hartu! Zenbat
aldiz entzun dugu esaldi hori? Agian ez da soilik animo kontua… agian beste
baldintza batzuek ere zeresana dute partaidetzan. Eta emakumeen kasuan,
generoak zeharo baldintzatzen du.
Adibidez, Ainhoa Azurmendi –k sagardo
denboraldiaren irekiera ekitaldietan deskubritu duen fenomenoa. “Ez al dago
gure inguruan ohore hori merezi duen emakumerik?” http://www.argia.eus/albistea/sagardo-denboraldiaren-irekiera
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/partaidetza-parekidea-eskubidea-baino.html
Leire Garro -k aurreko edizioetako posta
batean zihoen moduan,honela laburbildu genezake parte hartzea:
v
Garatu
daitekeen ahalmen bat da.
v
Inguruarekiko
harremantzeko modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko baliagarria
da.
v Parte hartzea lotuta dago eragiten edo ezagun egiten
zaizkigun eremuekin.
v Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa
eskatzen du, jarrera bat da.
v Hainbat eskubide sustatzen ditu eta hainbat egin
behar eskatzen ditu.
v Parte hartzea kolektiboa edo indibiduala izan daiteke.
Beraz, egun bizi dugun sistema aldatu
nahi badugu, aldaketa horretan parte hartu behar dugu ezinbestean, sistema berri
horren parte izango bagara.
Nire inguru hurbilean, emakumeen eta
gizonen parte hartzea oso ondo zehaztuta dagoen eremu batean aldaketa txikiak
ematen ari direla ikusteak pozten nau. Euskal Dantza tradizionalei buruz ari
naiz. Egun hauetan berri hau irakurri dut https://www.berria.eus/albisteak/148401/iurretan_ere_ez_neska_eta_ez_mutil_dantzari_baizik.htm, baita bertan ageri den bideoa ikusi ere,
eta azken urteotan tradizioz mutilek dantzatu dituzten dantzetan neskak ikustea
gero eta ohikoagoa dela iruditu zait, oraindik asko falta den arren. Nik dantzarekiko
dudan ideala berri honen izenburuarekin guztiz bat dator: ez neska eta ez
mutil, dantzari baizik.
Aste honetako irakurgaian agertzen denez, generoa
eta partaidetza kontu politikoa dira, oso lotuta daude herritartasunarekin eta
gizonek zein emakumeek herritar izateko eta gauzatzeko eskubidea eta
gaitasunarekin. Horregatik, emakumeen partaidetza sozio-politikoaz ari den
bideo hau txertatzea pentsatu dut, guztiz harira datorrelako.
Bukatzeko, inguru hezitzaileetan parte hartzea lantzeko
baliabide interesgarri bezala Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa https://www.savethechildren.es/sites/default/files/imce/docs/informe_euskera_participacion_euskadi_veuskeraok-2.pdf
hautatu dut, oso
konpletoa iruditu zaidalako, eta esparru askotan parte hartzea jorratzeko aukera ematen digulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina