Herrien
garapenerako diskurtsoetan sakon landu omen da gai hau eta kolektibo marjinatuen errepresentazioa
ahalbideratzen dutela diote, hain zuzen ere, pobreena eta emakumeena.
Hala ere, askotan ikusten dugu, partaidetza zein genero ikuspuntua
itxura
besterik ez dela
izaten. Horri buelta emateko garaian hainbat aspektu hartu behar dira
aintzat: parte hartzen jakitea, ahal izatea eta nahi izatea dira
ezinbesteko oinarrien artean aurkituko ditugunak. Eta partaidetza
horrek, lan kolektibo bat dakar bere funtzioen baitan. Errealitate
soziala modu kolektiboan eraikitzeko eta edozein proiektu aberats
bilakatzeko formula da parte hartzea.
Ez
da berez edo ausaz datorren zerbait, ordea. Zeregin horretan egin
behar da bat. Ezaguera, trebetasunak, gaitasunak, baliabideak,
motibazioa, ilusioa... eta batez ere, parte hartze hori gauzatzeko
zergatiak izatea. Jendartean partaidetza gauzatzeko gero eta
zailtasun handiagoekin aurkitzen gara, eta zailtasun horiek eskoletan
ere erreproduzitzen dira.
Iazko
sarreren artean
Olatzena
hautatu dut oraingoan. Bertan hainbat baliabide aurkezteaz gainera,
Herri Hezitzailearen harira ateratako partehartzea sustatzeko
koadernoei egiten die erreferentzia. Nik ere esku hartean izateko
aukera izan dut, eta hezkuntza formal zein ez formalean aritzen garen
profesionalentzako erabilgarriak iruditzen zaizkit oso.
Bestalde,
Ane
Lenizenak ere bideo, hausnarketa eta aipu interesgarriak
dakartza. Tartean honako bideoak emakumeen
partaidetza sozio-politikoaz gogoeta egitera garamatza:
Baliabide orokorrak badira ere, jendarteko eremu anitzetan aplikatzeko moduko teoria eta pantsamenduak azaltzen dira jarraian. Irakaskuntzan ere, oinarri gisa kontuan hartzeko modukoak direla iruditzen zait niri. Goiko postean azaldutako harietatik tiraka iritsiko gara beste iturri hauetara, hogei minutuz bada ere, jendartean partaidetza parekidea eragitearen ondorioz marraztu litezkeen eskenatoki ezberdinak irudikatzera.
Esaterako, Carmen Castrok
ekonomia feministaren ikuspegian murgiltzen gaitu zoriontasunera
bidean. Era berean, ekonomiaren beste eredu posible bat aurkezten digu bigarren ikusentzunezkoan.
Inguruan behatu daitekeenez gero, gaiarekiko kezka azaltzen duten erakundeetan ere, ez da nahikoa izaten emakumeak eta gizonak egotea, ezta diskurtso ausarta edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea ere. Horrez gain, ondo baino ezkutatuago dauden barneko muga eta ezintasunekin ere topatzen gara egunerokoan. Muga sinbolikoek eragin handia dute, eta eraikitzen dugun testuinguruan botere harremanen presentzia nabarmena izan ohi da: materialetan, edukietan, gai batzuei ematen ez zaien garrantzian, erantzukizunen banaketan, lidergoetan, rolak aldatzeari diogun beldurretan... Adibidez, publikoki genero banaketak eta oreka kuotak arretaz begiratzen badira ere, tamalez, gehiegitan gertatzen da barne-antolaketa eta erabakitze guneetan dauden lagunak eta aurpegia ematen duten horiek ez direla berdinak izaten. Alegia, kanpora begira badirudiela genero errepresentazioari garrantzia ematen zaiola, baina, lehenago aipatu bezala, itxurakerian besterik ez dela geratzen errepresentazio hori.
Badira, dena den, barnetik ere egoera irauli nahi duten eragileak, eta horretarako, euren langileen artean bilatzen duten perfila ondo definitzeaz gain, plantillan eta arduretan botere eta erabakiguneak perspektiba anitzekin bermatu nahi dituzten kolektiboak osatzen dituzte. Hortan ahalegintzen dira, eta besteak beste, hautatze prozesuetan diskriminazio positiboa egiteko irizpideak markatzen dira. Gainera, jardunak zein bilera inportanteak dinamizatu eta prestatzeko garaian talde orekatuak osatzea bilatzen da beren beregi. Ez da lan makala, baina ikuspegi feminista duen erakunde batek, barne eraldaketa bat eman nahi badu bederen, ezinbestekoa izango du halako urratsak ematea. Poliki poliki fruituak antzematen baitira. Lan egiteko moduak aldatu eta talde interesetara hobeto egokitzen direla demostratuta dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina