Gazteengana hurbildu nahi badugu, lehenengo pausua haiek ezagutzea
da. Zer iritzi, uste, gustu dituzten, eta horrez gain, nola komunikatzen diren
haien artean. Ez baitugu berdin bizitzen egungo errealitateak belaunaldi
ezberdinetako pertsonek. Izan ere, ez ditugu esperientzia berdinak bizi izan,
bizitzako lehentasunak eta beharrak ezberdinak dira, eta harremanak egiteko
bestelako modu bat dugu. Beraz, faktore horiek guztiak aintzat hartu beharko
genituzke, haiengana iristeko asmoa badugu behintzat.
Gainera, gaurko gazteak etengabe ari dira informazioa partekatzen,
hitzen nahiz irudien bidez, batez ere Instagram bidez. Norberak bere
indibidualismotik osotasun batera egiten du salto kllik batean. Horri eutsi
beharko diogu aurrerantzean feminismoan bidea egiten jarraitu nahi
badugu.
Gaitasun teknologikoak, beraz, ezinbesteko dira, ez soilik
gazteentzat, baita edozein adineko pertsonentzat ere. Eta zer esanik ez, nire
modura, irakasle den ororentzat. Hezkuntzaren helburuetako bat baita, hain
zuzen, gaitasun hori erdiestea. Ildo beretik, interesgarria da Eli Pombo
Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzaileak dioena. Lehen alfabetatu gabea zen
irakurtzen edo idazten ez zekiena. Gaur egun, berriz, kontzeptu hau aldatu da,
eta haurrek programazio logika hasieratik ikasi beharko lukete.
Gertatzen dena da, askotan, dugun ezjakintasuna izaten dela sareen
inguruan dugun iritzien atzean dagoena, beldurrak itsu gaitzake. Sare sozialek
alderdi kaltegarriak dituztela aitortu beharra dago, eskoletan ikus daitekeen
moduan ziberbullyingaren kontuarekin esaterako, baina alde aprobetxagarri asko
dituzte.
Hala eta guztiz ere, Astra Taylor, zinemagile eta idazle
kanadiarrak ohartarazten du The People’s Platform liburuan, internetera
konexioa duen oro linean hitz egin dezakeela, baina horrek ez duela bermatzen,
geure mezuen zabaltzea intentsitate berdinarekin egiten denik. Linean ozenago
hitz egiten dutenak baitaude. Ildo berean, hauxe esaten digu Ane Larrinaga
Renteriak:
Bestalde, Ianire EstĆ©banez CastaƱo psikologoak zera eransten du, gazte askok zailtasunak dituztela ezberdintasunez eta biolentziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik; era sotilago batez, edo berak dioen moduan: “Otsoak ez ditu dagoeneko hortzak erakusten”.
Aurreko auziak ikusita, honako esaldiek labur dezakete gure
eginbeharra:
“feminismoa
ziberaktibatu”; “okupar las redes del amo”šŖš
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina