2019/10/14

Sare Sozialak ala Harreman Sareak?

Egia esateko, gaur arte euskararen ikuspuntutik besterik ez nuen hausnartzen itauna. Aspaldi daukat buruan “Microblogging” sare hauentzako ingelesetik hartutako izena ez dala egokia euskaraz hitz egiten dugunean.
Azken astean aldiz, bueltaka nuen buruan “zerbait” bat agindutako lanarekin.
Ta atzo ikusi nuen galdera ez zala hizkuntzaren ingurukoa.

Hezkidetza buruan, Sare Sozialak hura lantzeko ez direla lekurik onena pentsa daiteke “Teknologia digitala ez da neutroa, sortzen dutenak eta erabiltzen dutenak neutralak ez direlako.” irakurtzen badugu. Eta esaldiak berak traba jartzen digu. Zerbait hala bada, zelan egingo diot nik aurre? Zelan izango naiz ni gai aldatzeko?
Lehenengo pausua traba burutik kentzea dugu:


Bada hamaika aukera aurre egiteko. Ziberaktibismoa ohiko sareetan da aukera bat. Ala Sare Sozial pribatibo edo jabedunetatik Sare Sozial aske edo Fedibertsora jauzi eginez. Hor ditugu Mastodon Twitter beharrean, Friendica Facebook ahazteko eta Peertube Youtube ez erabiltzeko (guzti hauetan sartzeko, Firefox erabilita G.Chrome beharrean, noski).
Horrela lor dezakegu “Burujabetza Teknologikoa” eta besteek inposatu nahi dizkiguten ikuspuntuak gainditzea. Horrela “betiko” heziketatik Hezkidetzara pasa nahi dugun moduan, sare sozialak Harreman Sareak bihurtuko ditugu.





Bukatzeko, hausnarketa bat, eta jardunaldi bat.
Orain arte, Hezkidetzarekin lotuta batez ere emakumeen lana aipatzen da. Bada ordua gizonok gurea ere egin dezagun, eta “laguntzaile, lagun, aliatu” izatetik ekintzaile/sortzaile izatera pasa gaitezen: Ciberactivismo y masculinidades: usar las redes para llegar más lejos


Hemen dagoen esan nahi honetan https://eu.wikiquote.org/wiki/Hezkidetzasexu-genero bazterkeriak gainditu eta ikasleak estereotipo guztiak gaindituz aniztasunean heztea xede duen heziketa-paradigma da” “estereotipo guztiak gaindituz”-i ikuspegi zabalagoa ematea eta lantzea. Zororak Elkarteak antolatutako jardunaldi hauetan “Elkarrekin Jabetuz” has gaitezke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina