Sare sozialik gabe jaio eta
hezi nintzen
baina gure gazteak sare sozialetan hezi nahiko
nituzke
70. hamarkada bukaerakoa naiz, internetik gabe jaio
eta hezitakoa, nire lehen harreman internauta 8.mailan dut gogoan, ikastolan..., logo aurrera 90.
…
Egun hiru seme-alaben ama, alaba nerabea, zientzia
eta teknologian gurasoak baino iaioagoa noski! Azken 2 hamarkadetan heziketan murgildurik,
gazteekin etengabeko harremanetan lanean arituz, sare sozialen, teknologiaren
bilakaeraren lekuko izan gara eta gara. Baina ezin gure gaztaroa ahaztu. Gure
garaiko harremanen nostalgiak jota: Non
dago aurrez aurreko harremana? Ez dira elkar begiratu ere egiten. Like-aren
zain daude beti! Ze hoztasuna!” Baina horren guztiaren atzean: ezinegona, sare sozialetan murgildu nahi eta ezina,
beldurra, lotsa, ezjakintasuna.
Hausnarketa eta erabakiak hartzea beharrezkoa! Mundu
birtual hori egungo heziketaren parte baita eta horren parte izan nahi dugu eta
gara eta sare guzti horiekin lan egin behar dugula ohartu gara.
Ezagutza behar ordea, barneratu baino lehen alde
egiten digun ezagutza teknologikoa! Ezagutzaren atzetik bagoaz, poliki baina
gelditu gabe eta helduko gara baldin eta gogoz, errespetuz, enpatiaz, betiko baloreak ahaztu gabe
teknologiako sareetan sartu eta ahalduntzen bagara. Ez gaitzatela edozein sareek harrapa! Baina
sareetan murgil gaitezen, ezagut ditzagun! Informa gaitezen eta bereiz
ditzagun. Nahi eta behar ditugun ezagutzak umiltasunez baina indarrez helaraz
ditzagun. Sareetan off egotetik eta
edozein eduki jasotzetik guk nahi eta behar ditugun informazioetan on egon gaitezen arte!
Horrela soilik zabalduko baititugu hezkidetzan
oinarrituriko gure iritziak hurrengo belaunaldietara, poliki poliki ukaziotik
sareak aberastera, hezkidetzaren oinarrietan sakonduz sareak okupatzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina