SARE SOZIALAK, LAGUNAK EDO ETSAIAK?
Orain dela urte batzuk, sare sozialen erabileran murgiltzen hasi ginen, harremantzeko, komunikatzeko, partekatzeko edota ikasteko. Sare sozial hauen agerpenak, aldaketa ugari ekarri zituzten, alde batetik pertsonengan eta horren ondorioz jendartean.
Gure belaunaldiko jendartea bitan banatu zen, sare sozialen erabiltzaileak eta ez erabiltzaileak. Eten digital honen barruan gainera, argi ikusten zen gizonezkoen eta emakumezkoen desberdintasuna erabilerari dagokionez.
Gaur egun ere, desberdintasun horiek agerian daude, adibidez, sare sozialetan harremanak izateko eta irudiak partekatzeko, nesken presentzia mutilena baino handiagoa da, aldiz, mutilek, neskek baino gehiago erabiltzen dute egunero youtuben bideoak ikusteko.
Gaur eguneko gazteak, guztiz murgilduta daude sare sozialen munduan, jaiotzetik bide lagunak izan baitira. Askoren erabilera horretan oinarritzean da, laguntasunean, informazioa bilatzeko, partekatzeko, ikasteko, ondo pasatzeko... Baina batzuetan, lagun hori etsai bihurtu daiteke... zergatik? Mundu aldakor honetan inolako heziketarik gabe murgildu ditugulako eta jasotzen dituzten mezuak, irudiak edota informazioa, askotan filtro gabe iristen delako.
Guzti horri gehitu behar diogu sare sozialak indarkeria matxistarekin lotutako kontrol tresnak bihurtu direla. Erabilera handiena daukana whatsappa da. Hemen daukazue bideo labur bat, honen inguruan hitz egiten duena.
Sare sozialak etsai ez bihurtzeko, eta daukaten boterea modu egoki batean erabiltzeko, gazteak hezi behar ditugu, erakutsi behar diegu modu kritiko batean mezuak eta irudi guztiak irakurtzen, hau da, betaurreko moreak jantzita edukitzea. Hori lortzen baldin badugu, Ianire Estebanez Castañok esaten duen bezala:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina