2019/11/17


FEMINISMOA DEFINITU NAHIAN.


Emakume ugari dago pertsonen eta emakumeen eskubideen berdintasunaren alde lan egin duena, nik aukeratutakoa ELBIRA ZIPITRIA izan da, maistra honi bere lana hizkuntz berdintasuna, eta eskola mistoaren alde garai haietan, batetik euskarazko hezkuntza sustatzailea (debekatua zegoenean euskaraz irakasstea hausardiaz aurre egin ziolako) eta aintzindaria izan zelako eta bestetik Fermin Calbetoneko bere etxe eskolan, lehen aldiz eskola mistoa abian jarri zuelako 1946. urtean, honetaz gain bere lehen eskolak zailtasunak zituen haur bati eman zizkion, aniztasunean alde eginez, behar bezalako errekonozimendua gure hezkuntzan ez duela izan iruditzen zait, emakume izan beharrean gizonezkoa izan balitz horrela izango zen?

Pedagogia mailan ere oso berritzailea izan zen egun Montessori eta beste autore batzuk ditugu pil pilean, bere matematika lantzeko modua ( bisuala, prozedurazkoa, marraztuaz...) oso aurreratua izan zen ikastola askok erabili zuten, egun ere  erabiltzen delarik
Nire gomendioa EHUtateko HEZKUNTZAREN MUSEOA bisitatzea da, hantxe daude bere ikasleen hainbat lan koaderno ikusgai, benetako altxorra.

elbira zipitriaren lan koadernoak bilaketarekin bat datozen irudiakelbira zipitriaren lan koadernoak bilaketarekin bat datozen irudiak

EHU hezkuntzaren museoa bilaketarekin bat datozen irudiak

Modu paregabe gure adinekoak, beraien gaztaroa eta bizipenak gogoratzeko eta egungoak ezagutzeko.
Bizitza pertsonalean nire amona eta ama bereziki aurreratuak izan dira niretzat bere garairako: langileak, amak baina batez ere emakumeen eskubideen defendatzaile porrokatuak, 3 ahizpa gara eta beraiei esker gure bizitzan aurrera egitea errazagoa egin digute baina batez ere gure nortasuna eta baloreetan eskubideen defendatzaile izateko griƱa trasnmititu digute.

#Josune
#Feminismoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina