2019/11/22

Legediari buruz hausnartzen


Hona hemen nire hitz-hodeia:
 


Aurreko edizioetako ikastarokideen Argiñe Alacano Loitiren ekarpena aukeratu dut, izan ere, lege eta planen aurrean oso ikuspuntu kritikoa jorratzen duen. 
 

 
 
Bere eszeptizismoa adierazteko sarreraren izenburuak, Paperak dena aguantatzen du argi erakusten du. Bere hausnarketak ispiluaren aurrean jartzen gaitu, alde batetik, marko legala badaukagu, baina beste alde batetik, praktikan eragin eskasa baieztatzen da.
Beste momentu batean, oso imajina egokia erabili du azpimarratzeko teoriatik praktikara pasatzeko urratsak eman behar direla:
 

Bukatzeko Argiñek aukera paregabea eskaini digu Mari Jose Urruzolaren hitzak entzuteko. Urruzolak Hezkidetzari buruzko hasierako hausnarketa sakon bat egiteko hainbat gai aipatzen ditu.
Marko legatik zerbait esanguratsu azpimarratu beharko banu, emakumeen soldata arrakalaren aurkako neurriak esango nituzke. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute. Adituen arabera, arazo horren atzean arrazoi bat baino gehiago dago: batetik, sexuen araberako lanen banaketa eta bereizketa bertikala dago, bestetik, zaintza lanak eta enplegua uztartu beharrak emakumeak zigortzen ditu eta gainera, emakumeen prekarietateak arrakala hori sakondu egiten du.
Sindikatuek zenbait proposamen egin zituzten:


  • Berdintasun planak egitearen derrigortasuna enpresa guztietara zabaldu dadila, 250 langile edo gutxiago eduki arren.
  • Kontziliaziorako eta korrespontsabilitaterako benetako neurriak hartu daitezela.
  • Administrazioan aitatasun baimena amatasun baimenarekin parekatzeko hartu den neurria enpresa pribatuetara zabaltzea eta derrigorrezkoa egitea.
  • Zerbitzu publikoen garapena ziurtatzea. Murrizketa guztiak atzera botatzea eta azpikontratazioarekin amaitzea frogatua dagoelako eragin zuzena dutela emakumeengan. Publikotik betetzen ez diren zaintza lan guztiez emakumeak arduratu behar dira oraindik orain.
  • Zaintza lanen aitortza politikoa, ekonomikoa eta soziala.
  • Etxeko langileentzat lan baldintza duinak eta zaintzarako dirulaguntza berdinak.
  • Zaintzarako sistema publikoa garatu.
  • Zaintzeko, ez zaintzeko eta zaindua izateko eskubidea bermatuko duten neurriak martxan jartzea, unibertsalak eta singularrak.
  • Haur eskolak doakoak izan daitezela.
  • Negoziazio kolektiborako eskubidea ziurtatzea, hori izango delako neurri eraginkorrak lan merkatuan inplementatzeko bidea.
  • Estatalizazioaren kontrako neurriak hartu ditzala.

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Euskadin Soldata-Arrakala murrizteko Estrategia eta Plan Operatiboa kaleratu du. Plan horrek lau ardatz, 20 jarraibide eta 60 neurri dauzka.

 


Plan horren lehenetsitako jardun-eremuak honako hauek dira:ikuskapena; kontziliazio-erantzukidetasuna; hezkuntza; presentzia eta ordezkaritza; sentsibilizazioa. Esaterako, Hezkuntako jardun-eremuko irizpideak dira:

·         Haurtzarotik berdintasunean oinarritutako hezkuntza sustatzea

·         Euskadin soldata-arrakalari eragiten dioten faktoreen bilakaerari erreparatzea

·         Aplikatutako neurriek zenbateko inpaktu erreala lortu duten ebaluatzea

·         Gizarteari erakustea soldata-arrakala murrizteak zer balio dakarren gure herriarentzat

 

Aldi berean, interesgarria da ezagutzea plan horren atzean dagoen aurrekontua:

 



Ea zerbait lortzen den!

1 iruzkin:

  1. Ados zurekin Jose Manuel ziur denak elkartu eta aurrera eginez aurrerapenei aurrea hartuko diegula, dudik gabe garrantzitsua behar adina errekurtsoak izatea.

    #Josune

    ErantzunEzabatu