Azkenengo Euskal
Herriko Jardunaldi Feministetan, boskarrenak 1977. urtean
lehenengoak izan zirenetik, ikusi dudan gauza bat aspaldi ari ziren
feminista askok esaten sare sozial eta bestelako hedabideetan:
feminismoa, maskulinitatea eta generoa bezala, zabala dala eta
feminista bakoitzeko bat dagoela. Hau da, ez genukeela feminismoaz
hitz egin behar baizik eta “feminismoak” aipatu beharko
genituzkeela.
Aurreko urteetako
postetatik bat aukeratzea zail egin zait oraingoan. Atzerantza
irakurriz joan naiz eta 2015eko #BegoMorea.ren “Geu
ta Feminismoa, Feminismoa ta geu” aukeratu dut. Bi
arrazoirengatik. Lehenengoa, nire gaurko buru-egoerarekin datorren
modu batean idatzita dagoelako: eskematikoki. Oso erraza egin zait
irakurtzea eta ulertzea. Eta bestetik, Mafalda.ren biñeta bakarreko
komikia erabili duelako: “Ama, zer izan nahiko zenuke bizitza
izango bazenu?”. Gogora ekarri dit V0X.eko emakume politikari batek
aste honetan esandakoa, eta hori esateko, esan duen tokitik esateko,
zenbat emakume ahaldundu behar izan diren lehenago.
Emakume feminista
esanguratsu bakarra aukeratzekotan nire ama, Maixabel, aukeratuko
nuke. Bere ekarpenak bere hiru semeengan biltzen dira, eta baita nire
aitarengan. Eta ilobengan.
Esanguratsua eta publikoa edo ezaguna bada aukeratu beharrekoa, orduan Irantzu Varela (wiki, twitter, facebook, instagram, web, youtube eta youtube) aipatuko dut. Ez naiz beti ados egoten esaten dituenarekin. Ez naiz beti ados egoten nola esaten dituenarekin. Eta askotan/gehienetan nik egin beharreko lanan edo egin gabeko lanan izaten da ez adostasuna.
Bukatzeko, Euskal
Herriko V. Jardunaldi Feministetan izandako emakume feministak aipatu
nahi ditut. Euren webgunean Salda
Badagon aurki dezakezue jardunaldien inguruko info gehiago, hala
nola, euren sare sozialen helbideak baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina