2015/11/15

Geu ta Feminismoa, Feminismoa ta geu.


Gaur oso eskematikoa ibiliko naiz Feminismoaren inguruan egin behar dogun hasunarketa honetan, galdera erantzunetan hain zuzen ere, "estilo" handirik jarri barik.


·Historian zehar feminismoen aldarrikapenak kontuan izanik, zein dira zure ustez lortutako bost gauzarik aipagarrienak?

1-     Botoa emoteko aukera irabazi zan
2-    Hezkuntza eta lan eskubideak lortzen Joan dira  


3-    Emetasunaren mistikaz amaitzen goaz
5-    Sexualitatea eta ugalketa bereizteko aukera izan dogu eta beragaz amatasuna aukera librea izatea

·Eta oraindik lortzeko falta zaizkigun beste bost?

1-    Sexuen arteko bereizkeri sozialak eta neska eta mutilen arteko hierarkiak desagerraraztea.
2-    espazioen erabilera, curriculum edukien errebisioa emakumeak aintzat hartzeko, ikasleen hautaketa akademiko ez sexu-generoaren araberakoak...)
3-    Globalizazioaren  eta krisialdiaren aurrean jarrera adostua hartzea
4-    Patriarkatuaren monopolioagaz amaitzea: moda misoginoak, menpekotasun afektiboak harremanetan…
5-    Hezkidetza modu sistematikoan lantzea: genero eta sexu-aniztasunari errespetua barne (homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia jarrerak desagertzea)

· Lortzeko ditugun horiek hezkuntza esparruan lantzeko, ze oztopo gainditu beharko ziren?

Lehenengo eta behin, Hezkidetza era sistematizatu baten lantzea. Egiten dogun guztian
dago,egiten ez dogun guztian ere. Baten batek esan eban heztea irakastea baino zailagoa
dala,irakasteko jakin eta erakutsi baino ez dozula egin behar, Hezteko aldiz, IZAN behar
zarala.
Baina tamalez, izan horretan, zama handia daroagu norberak bere motxilan eta ez da
erreza.
“Izate” hori hobetuz Joan behar dogu eta egiten dogun guztia betaurreko moreak jantzirik
kontzientzia hartzen eta bideratzen joango gara.
Bigarrenez, baina ez bigarren, baizik eta batera, Feminismoaren historia eta bilakaera
Curriculum-ean txertatu. Bagaje kulturala egiten joateko beste edozein irakasgaian egiten
dan modura.
Badira beste batzuk ordea, ...


· Hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia feminista?

1- Feminismoaren bilakaera: lehen aldia, oraina eta geroa aztertu. Zientzietan esaten dan legez,” lehen aldia etorkizunaren gakoa da”. Aztertu daigun bata zein bestea.
2- Erronka historikoak eta errealitatearen aldaketak sorrarazten dituzten erronka berriak bultzatzen jarraitu.
3- Gizartean emoten ari diran aldaketak eta errealitate horreen inguruan gertatzen diran injustiziekaz amaitzeko hezkuntza-proposamenak
4- Gainerako gizarte-eragileen “aliantzak”, laguntzak, elkarlana, … bilatu. Sarea sortzea.
5- Indarkeri matxista eta patriarkatua ezabatzearen aldeko hezkuntza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina