2015/11/20

JAIAK BAI FEMINISMOA ERE BAI !

Festak eta ospakizunak   urteetan zehar  inposatu diren  balore heteropatriarkatuaren erreflexua dira; danborradak, alardeak, San valentín, Santa ageda, Olentzero…  foroan aztertu ahal izan dugun bezala, eta honek, emakumearen eta sexualitate aniztasunaren askatasuna galarazi eta genero indarkeria bultzatzen du.




Jaiak,  pertsonen arteko harremanekin lotutako espazioak dira. Beraz, egiten diren desfiletan, dantzatan, kontzertutan, alardetan, jolasetan lehiaketetan, kiroletan, antzerkietan, parodietan, ...emakumearen presentzia, parte-hartzea eta emakumeak historian zehar izan duen garrantzia  islatu, eta eredu estereotipatuekin apurtu egin behar da ... jai eredu berriak eraikiz. Elkarrekin ondo pasatzeko eta indarkeri gabeko guneak sortuz , denontzako baldintza berdinetan parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain, egiten diren deialdiak, irudiak, leloak, mezuak parekidetasunaren aldeko aldarrikapenak egin behar dituzte. Jaiak eta ospakizunak, berdintasuna, errespetua, askatasuna gozatzeko eremuak bihurtuz. Horretarako, herriko erakunde eta instituzioek argi jokatu behar dute  eta guztiz inplikatu behar dira honetan.






Institutuan  egiten diren ospakizunetan genero ikuspegia  aplikatu behar da,   eta  erabiltzen diren kantak, irudiak aztertu eta sexismoa adierazten dutenak baztertu .
Estereotipoetaz ere askatu egin behar gara. Ospakizunak elkarrekin gustura egoteko guneak izan behar dira, horretarako, ekintza irekiak eta parte hartzaileak  bultzatu behar dira,  ikasle guztiak protagonistak izan daitezen. Egun moreek merezi duten indarra eta lekua hartu behar dute, azaroak 25, martxoak 8, maiatza 17, ekainak 28.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina