2015/11/15

FEMINISMOen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA


Feminismoaren lorpenak (maila politiko, sozial,  eta egunerokotasunekoak) ugariak izateaz gain objektiboak dira. Nik hauek azpimarratuko nituzke:
1.- Emakumeen askatasuna, aita edo bere gizonengandik
2.- Abortatzeko eskubidea, bere gorputzaren jabe
3.- Etxetik kanpo, soldataren truke lana egitea
4.- Politikan parte hartzeko eta bozkatzeko eskubidea
5.- Hezkuntza eskubidea


Feminismoari ezker lorpenak handiak eta nabarriak izanik, gaur egun emakume eta gizonen garapen osoa mugatzen duen sistema patriarkatuan jarraitzen dugula nabaria da. Sistema hau gainditzeko ezinbestekoa da feminismotik lanean jarraitzea.oraindik falta diren lorpen hauek aipatzen ditut:


1.- Soldatak parekoak izatea
2.- Hezkuntzan “feminismoa” curriculumean txertatu
3.- Hezkuntzan benetako Hezkidetza bermatzea
4.- Genero indarkeria desagertzea
5.- Gizarte aldaketak patriarkatuaren sostengua


Hezkuntza esparruan lorpen hauek gauzatzeko gainditu beharko oztopoak:
Irakasleen prestakuntza eza, oraindik Hezkidetza gaindituta dagoela pentsatzen dutenak asko daude, edo ezberdintasunak gutxiesten dutenak. Prestakuntza komunitate osora zabaldu beharko litzateke. Curriculuma bera ere zuzenketak eskatzen du.
Hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia feminista hauek ikusten ditut egokiak:
Feminismoa guztiontzako onuragarria da
Feminismoa ez da matxismoaren kontrakoa
Feminismoak gizartean bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen du
Feminismoak aske egiten gaitu
Feminismoan guztiok daukagu tokia


Interesgarria ikusi dut Bilgune Feminista elkarteko Maider Goikoetxeak egiten duen hausnarketa, feminismoaren lorpenak eta etorkizunera begirako erronkei buruz:

Interesgarria ere Amaia Perez-ek egiten duen ekarpena egungo krisia feminismotik aztertuz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina