2015/11/18

JAI ETA OSPAKIZUNEI BURUZ HAUSNARTZEN


           JAIAK ETA OSPAKIZUNAK: BEGIRADA HEZKIDETZAILEA TXERTATZEN



Aste honetan aztertuko ditugu jaiak eta ospakizunak gure hezkuntzan.
Nola prestatzen ditugu ?  ze ospatzen ditugu ?  zergatik?….

Margaret Bullenek dio “Jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla dela” eta ospakizunetan emozioak txertatzen direla, baina hauek “beste gauza guztiak bezalak gizakiok ikasitakoak direla”

Urtero ospakizun eta jai asko errepikatzen dira sistematikoki ikastetxeetan,  hauek aztertu behar ditugu hezkidetzak ekarpen interesgarriak  egin ahal dituelako.


Argi eta garbi dago ospakizunak egiten dira gure ikastetxeetan eta festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik.

“Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.”



GURE JAIAK ETA OSPAKIZUNAK GURE IKASTETXETAN: EGUN SEINALATUAK
Aztertzeko jaiak eta ospakizunak sailkatzen dira hiru ataletan.
Sailkapen honetan kontuan izan dira hurrengo irizpideak:

       Berdintasunarekin eta estereotipoen errebisioekin zerikusi zuzena duten aldarrikapenerako egunik landuenak.
       Ikastetxeen kokapenaren, etaparen eta kulturaren arabera sarritan ospatzen diren egunak.
       Oporraldien bezperan egiten direnak.  
       Gustuko ez dugun tradiziozko ospakizuna beste bat bihurtzen denean: Euskal Herriko  hainbat lekutan, Konstituzio eguna herri-eskola eguna bihurtu da, adibidez.

  

1.-EGUN MOREAK:



      Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Egun hau desberdinkeriak salatzeaz gain, historian zehar emakumeen ekarpenak, mundu osoko emakume-erreferenteak aipatzeko eguna da, baita Historian zehar eta gaur egun emakumeek beraiei dagozkien eskubideak izateko borrokatu behar izan dutena agerian uzteko ere. 
 Hona hemen  zenbait proposame



Egun honetan genero-indarkeria salatzeaz gain, garrantzitsua da honako gai eta gako hauek kontuan hartzea: indarkeriari aurre egiteko estrategia eta baliabideak aipatzea, erantzun kolektiboa eskatzen duela azpimarratzea, bizktimizazio hutsean ez erortzea, beste kulturekin soilik loturiko arazo bezala ez agertzea.



           Egun hau da ikastetxeetara iristen ari den aldarrikapen egunik berrienetakoa. Transfobia,       lesbofobia, bifobia, homofobia eta hiesfobia salatzeko eta borrokatzeko eguna da




2.-EGUN BEREZIAK:  
Ikastetxeetan eta gizartean sarritan ospatzen direnak
     Baina, sexu-genero ikuspegiarekin antolatzen ote dira?
    

      Abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA



      Otsailak 4, AGEDA DEUNA BEZPERA EGUNA





3.-OPOR  EGUNAK:


   Ć˜  Gabonak: OLENTZEROA




Ƙ   IHAUTERIAK





OSPATZEKO MODUAK
Egun seinalatuak ikusita geratzen zaizkigun ospatzeko moduak.
Hemen sartzen dira : Urtebetetzeak, ikasturte bukaera, kirolean irabazteak , poztasun momentuak.
Puntu honetan  aztertu behar ditugu
nola ospatzen ditugun? Zer egiten ditugun? zer musika entzuten dugu? zer abesten da?  nork abesten du?…

Esate baterako, kiroletan, gizonen mundua da , oso ondo  isladatzen da zer den patriarkatua?.



Hezkidetzaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da jai edo ospakizun bakoitzean, ikastetxeetan eztabaida prozesuak zabaltzea eta  ikuspegi kritiko eta proposamen alternatiboak planifikatzea , eta modu honetan, ahal den neurrian, estereotipoak ekiditea.



Jaiak eta ospakizunak eta genero ikuspegia kontzepktuen arteko harremanaren nondik norakoa

Argi eta garbi dago jaiak eta ospakinzunak lotata daude gure bizimoduarekin gure kulturarekin gure historiarekin, hauetan , modu batean edo bestean isladatzen dira gure nortasunak , gure emozioak, gure bizimoduak, gure kultura, gure estereotipoak, androzentrismoa….
Hori dela eta komeni da jaiak eta ospakizunak genero ikuspegitik aztertzea, hain zuzen ere ikastetxeetan egiten diren jaiak eta ospakizunak, batez ere aztertzeko  emakumeen eta gizonen partaidetza, emakume eta gizonen arteko harremanak, paperak, ereduak,  indarrak, ahuleziak…..

Hezkidetza genero ikuspegia eskaintzen digu berdintasunerako bidean gauden ala ez baloratzeko eta baita behar diren erabakiak hartzeko ere.

Jardueren inguruko datuak, erreferentziak eta ondorioak

Gaur egunean ikastetxe guztietan aipatutako jaiak eta ospakinunak modu batean edo bestean ospatzen dira, oso garrantsitzua da transmititzea gure kulturak eta gure bizimoduak batez ere transmititzen badira genero ikuspuntutik aztertuta.
Hona hemen adibidea: Hezkidetzak genero ikuspegia ematen digu berdintasunerako bidea






Zein dira hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak

Hezkidetzaren ikuspuntutik zenbait erronka ospakizun hauetan aurrean:

Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aurkeztea.
Sexu-genero sistematik harago dauden egoera berriak, euskal gizonen eta emakume-eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko harreman berdinkideak sustatzen dituztenak aurkeztea.
Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu estereotipatuak era kritikoan aztertzea
Prostituzioa eta prostitutak duintasunez agertu eta ikuspegia zabaltzea.
  Sexu-harremanetan dauden estereotipoak lantzea.
Sexu-genero sistematik harago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu, eta bestelako praktikak eta ikuspegiak errespetuz ere bai.
Indarkeriari aurre egiteko estrategiak eta baliabideak aurkeztea


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina