2015/11/15

FEMINISMOA HAUSNARTZEN

«Feminismo» hitza III. Errepublikarekin batera Frantzian sorturiko neologismo bat da: gizabanako hiritarraren sorrerak gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna dakar.

 Feminismoaren historia, feminismoa gertaera kolektibotzat harturik, XIX. mendean sortu zen.

Feminismoaren multzoan hau dena sar genezake: bere etxetik 1.000 kilometrora oporrak pasatzen dituen mendebaldeko irakasle eta etxekoandre baten lan, familia eta politikaren inguruko kezkaz; iparraldeko herrialde batean gizarte eskubiderik gabe bizi den emakume beltz baten eskaera sozialak, edo eguzki galdatan ura, erregaia eta bazka garraiatzen dituen hegoaldeko emakume analfabeto baten lanak gutxieneko zerbitzurik gabe etxea eta seme-alabak aurrera ateratzeko. Dena mugimendu ideologiko berean sartzea lan makala da eta sarrikontraesanak gertatzen dira, batez ere ikusirik mobilizatzen diren emakume askok eta askok beren burua feministatzat hartzen ez dutela eta feminismoaren alde agertzen direnak kritikatzen dituztela.Euskal Herrian bertan ikus ditzakegu mugimenduaren aniztasun eta konplexutasunak.
Iragana ezagutzeak orainaldia ulertzen laguntzen du eta feminismoak gure oraina ezagutzen lagundu digu. 


Sarrera hau egin ondoren, femenismoak lorpen batzuk aipatuko ditut:

- Boto eskubidea, erabakiak hartzeko eskubidea.


- Lana izateko eskubidea, honek, askatasun ekonomikoa izateaz dakarrena, Kalera ateratzeko eskubidea.
- Abortatzeko eskubidea eta sexualitatean askatasuna: antisorgailuak, desira askea, harreman askeak izateko aukera.

- Nahi den sexualitatea izateko eskubidea ez dugu ahaztu behar, lesbianismoa femismoaren oinarrizko errebindikazioa izan zela.
- Emakumeak hezkuntza sisteman sartzeko eskubide izatea.

Nahiz eta gure aurrekoek lorpen  asko izan, oraindik badago lortu beharreko hainbat aspektu:

- Genero indarkeria desagertzea, benetan kezkagarria.

Erantzukidetasunez kontziliatzea, tresna berri eta eraginkorrak bilatuz lanean eta bizitza 
pertsonalean, familiakoan barne, ditugun eginkizunen arteko beharrezko oreka lortzeko bidean pertsona guztiak eta gizarte osoa pertsonalki eta aktiboki inplikatzea.
Familian, bikoteko bi kideek eta familiako gainontzeko kideek –seme-alabek… bakoitzak bere ahalmenaren eta garapenaren neurrian– inplikatu behar dutelako etxeko lanetan eta zaintza lanetan. Horrela, lanak orekaz banatuko dira; ondorioz, eskatzen duten ahalegina gehiago baloratuko da, eta berdintasun maila handiagoa lortzeko behar den aldaketa kultural eta soziala lortuko da.

- Emakumeak egiten duten garrantziaz jabetzea, hau da, bistaratzea, eredu bihurtzea.
- Sexu eta genero anitzak onartzea.

- Lan baldintza berdinak eta kontratazio orekatuagoak.
Berdintasunaren inguruan lan egiteko sarri oztopo hauekin topo egiten dugu:
Hezkuntza esparruan lanean ari garenon artean  dauzkagun jarrera, pentsakera... ikasiak sarri oztopo bihurtzen dira eta desikaste lanetan aritu beharko ginateke. Familia batzuk ere oztopo bihurtzen dira, libreki.
Bukatzeko, Hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia feminista aipatuko ditut:
- Feminismoaren garrantziaz ohartzea.
- Feminismoaren historiaren ezagutzea.
- Currikulumean feminismoaren historiaren garrantzia txertatzea.
- Benetako berdintasuna eta askatasuna bermatzea, eguneroko jarreren behaketak eginez...
- Curriculum izkutua arakatzea eta egunerokotasunean aurkitu ditzakegun hainbat kontraesan inguruan hausnartzea.
Emakume feministen 15 esaldi hauekin bukaera ematen diot egindako hausnarketari.

http://feminismo.about.com/od/publicaciones/fl/Poder-libertad-y-patriarcado-15-frases-de-grandes-feministas.htm






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina