Jaiek
eta ospakizunek garrantzia handia daukate gure bizitzan, izan ere,
aisialdiaz gozatzeko tartea da eta momentu horretan gure bizitzako
errutinak eteten dira. Esan beharra dago, ospakizunak gure
gizartearen bizimoduaren, iruditegiaren, baloreen... isla dela.
Aste
honetako bideotik eta irakurgaitik ateratako gako batzuk honakoak
dira:
- Ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazioa soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik.
- Festak baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin,gizarte egiturekin eta genero sistemekin lotura dute.
- Ospakizunetan afektibitate eta emozio karga handia mugitzen da.
- Komunitatearen parte sentitzeko momentua eta modua da
Ospakizunetan
beraz, sexu-genero estereotipoak erreproduzitu ohi dira erabiltzen
diren jantzien bidez, izaten ditugun jarreren bidez, erabiltzen den
iruditegiaren bidez... Indarkeria sinbolikoa ere gure ospakizunetan
presente dago, modu izkutuan eta orokorrean zaila egiten zaigu hori
detektatzea.
Foroetan
jasotako ekarpenak kontuan izanda, ondorioztatu dezakeguna da
tradizioak garrantzia handia duela gure gizartean, ohitura ugari oso
errotuta daude eta horiek dira eraldatzeko zailak direnak. Horiek
dira indarkeria sinbolikoa eta sexu-genero estereotipoen birproduzioa
ahalbidetzen dutenak, eta aztertutako kasuak; Olentzero, alardea, San
Valentin eguna... horren adierazle dira.
Margaret
Bullen antropologoak eta Eric Hobsbawm historiatzaileak honakoa
adierazten dute jaien inguruan:
“en la fiesta aflora lo que está en los suburbios de la mentalidad
colectiva, que aflora en este suburbio del tiempo colectivo que es la
fiesta. Entre otras cosas, aflora el patriarcado más radical.”
Beraz,
ezinbestekoa da ospakizunetan
eta jaietan
ere genero
ikuspegia
txertatzea.
Ospakizunak
eta jaiak kultur adierazpenak diren aldetik eta sistema
heteropatriarkalak ezarritako sexu-genero sistemarekin lotura
dutenez, genero ikuspegitik horiek aztertzea beharrezkoa da. Genero
ikuspegiaren bidez ezberdinkerian oinarritutako ospakizunak
eraldatzeko eta jaiak guztiontzako bidezkoagoak bihurtzeko.
Zelako
erronkak
ditu eskolak jai eta ospakizunekiko?
- Hezkuntza komunitate osoak gaiari heltzea.
- Jaietan erreproduzitzen diren estereotipoen azterketa eta eraldatzea.
- Eskolako ospakizunetan elementu sexistarik ez onartzea, musika adibidez.
- Aniztasuna sustatzen eta islatzen duten ospakizunak sortzea edo daudenak zentzu horretan eraldatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina