JAI ETA OSPAKIZUNEI BURUZ HAUSNARTZEN
*ZER ISLATZEN DUTE?
Gai honetan ere begiak zabaldu ditut (eta ikuspegia, espero dut). Aurreko gai batean hitz egiten genuenean “indarkeria sinbolikoaz”, kontziente ez garen elementuez hitz egiten genuen. Hauxe da behin eta berriro, jaien eta ospakizunen inguruko materialak irakurri eta ikustean, gogora etorri zaidana: kontzientzia eza.
Ideia hauek nabarmenduko nituzke, aipagarrienen artean:
*festak eta ospakizunak kultura adierazpen sendoak dira
*hauetan afektibitatea eta emozio karga handia mugitzen da (baina emozioak ere ikasiak dira)
*gizartearen balioak islatzen dituzte
*komunitate sentipena indartzen dute, talde baten kide izatearena
*garai berriek erantzun berriak, forma berriak, ospakizun berriak eskatzen dituzte
*androzentrismoa eta sexu-genero estereotipoak daude ospatzen ditugun jaien oinarri diren irudi
gehienetan
*”tradizioa” erabiltzen da sakratua eta ezin-ikutua bezala
* Jaiak eta ospakizunak, kultur-adierazpen direla kontutan izanda, gizartearen (pertsonen) balore eta nortasunaren adierazle dira, horien artean, pertsonen arteko harremanen islada. Gure gizartean sexu-genero sistema ezarrita dagoenez, genero ikuspegia behar dugu jaia eta ospakizunetan ere emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak ikusteko eta gure jarrerak ezberdinkeria horiek gutxitzen eta desagertzen laguntzeko.
* Foroan egindako ekarpenetan oso argi ikusten da jai eta ospakizun desberdinak sortu zirenetik aldaketa asko izan dituztela. Adibidez, zenbat ospakizun, greziar edo erromatarren garaitik datozenak, kristauak bihurtu ditu Eliza katolikoak, pertsonaien izaera “kristaututa” (amaren eguneko Rhea jainkosaren ordez amabirjina) edo jai eguna aprobetxatuz beste esanahi “kristaua” emateko (Olentzero Jesusen jaiotzaren berriemaile) ?
Beraz, zeren izenean egin daitezke aldaketak, eta zergatik ez beste batzuk? Nork dauka erabakitzeko ahalmena eta eskubidea? Ez al da zentzuzkoago giza-eskubideak eta berdintasuna errespetatzen dituen aldaketak egitea, zapaltzen eta gutxiesten dituztenak baino?
ARARTEKOAK dio:
"Quienes se oponen a la participación igualitaria de las mujeres en los actos festivos esgrimen, por lo general, el argumento del respeto a la tradición como fundamento para mantener un statu quo de hegemonía masculina, con una asignación de roles estereotipados a mujeres y hombres, ya sea en la propia expresión festiva o en sus criterios organizativos. No cabe duda de que las fiestas son y han sido a lo largo de los tiempos una clara expresión del sentir colectivo del momento, reflejando en muchos casos las claves de la propia organización y estructuración social de cada tiempo. En esa medida, se trata de eventos de una grave carga simbólica, que alimentan a su vez nuevos patrones de comportamiento. No resulta, por ello, aceptable que las fiestas queden como el último reducto de expresión sexista tolerada por los poderes públicos. Por otro lado, debemos recordar también la imperiosa necesidad de adaptar las tradiciones –independientemente de cuáles fueran los hechos históricos que dieron lugar a la conmemoración festiva– a la realidad igualitaria que estamos construyendo, como soporte mismo de la democracia."
Beraz, ohiturak, jaiak eta ospakizunak noizbait berriak izan ziren, denborarekin aldatzen eta egokitzen doaz eta jarrera eta harreman berrien eredu dira. Zein harreman eredu bultzatu nahi ditugu? Berdintasunaren alde bagaude (eta ez bakarrik itxura egiteko), oso momento garrantzitsuak dira proposatzen ditugun aldaketak bide horretan joan daitezen.
*Ikastetxeari begira, bide luzea dugula uste dut, aipaturiko “erresistentzia” guztiak agertzen baitira kolektiboetan, eta tradizioak estaltzen ditu, askotan, kolektiboaren barruan dauden zalantzak eta identitate beharrak.
Erronken artean, hauek dira, nire ustez, hurbilenak:
- jaiak eta ospakizunak prestatzerakoan, Hezkuntza Proiektuko helburuak, Bizikidetza Plangintzako eta Hezkidetza Plangintzako oinarri eta helburuak kontutan izan, ez daitezela koherentzia gabeko parentesiak izan: argi izan zein balore sustatu nahi diren
- horietan islatzen diren nesken eta mutilen roletan agertzen diren estereotipoak “ikusi” eta zuzendu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina