2015/11/15

FEMINISMO GUZTIAK BESARKA DITZAGUN!

          Feminismo hitzak ideia bat dakarkit gogora: inguruan dauzkagun emakumeek feminismoaren alde egin dutena,  konturatu gabe eta ingurukoek kontuan hartu barik.

           Hezkidetzari buruz egin genuen lehenengo hausnarketan, sistema patriarkatuarekin, gizonaren potere hegemonikoarekin eta honek dakarren hierarkizazioarekin izan nuen nire esperientzia pertsonala azaldu nuen.

      Nire familian aitaren matxismoa oso nabaria izan arren, amak, “feminismorantz” eta “maskulinatate berrietarantz” nire neba eta biok egin dugun bidean oso garrantzi handia izan duelaren ustea dut.  

        Aitak etzuen nahi amak etxetik kanpo lan egitea; baina amak etxetik lan egitea onartzea lortu zuen eta urte batzuk beranduago baita kanpora ateratzea ere, nik ikasi ahal izateko, aita gaixorik zegoen eta.
       Aita hil zenean, amak neba eta biok aurrera atera gintuen. Oraindino gogoratzen ditut bere hitzak “Isa, ikasi behar duzu, gustatzen zaizuna egin ahal izateko (dagoeneko, ondo nekien maistra izan nahi nuela) eta zure soldata izanik, gizon baten menpe ez zenezan egon behar”.

       Feminismoak lortu dituenen artean, niretzako garrantzitsuenak dira gaur egun gauzatu ahal ditugunak, duela urte gutxi ezina izanik: lan egiteko, ikasteko eskubideak, adierazpen-, sexu-askatasunak  politikan parte hartu ahal izatea, boto-eskubidea…

       Lorpen horiek inportanteak izan arren, oraingoz batzuen garapen osoa aldarrikatzen jarraitu behar dugu:
  •  Sexu-askatasunaren inguruan, oraindik harreman sexual anitzak dituen emakumeari kritikatzen zaio. Aldiz, harreman ugariak dituen gizona mirestua da. Emakumeok ez dugu gure gorputzaren kontrola, politakariek baizik (gehiengo handia gizonak izanik)
  • Politikan parte hartzen duten emakumeek bere gaitasuna egunero erakutsi behar dute, eta askotan, haietaz hitz egiten denean, janzkerari edota itxura fisikoari denbora gehiago ematen zaio agertzen dituen ahalmenei baino.
  • Lan egiteko eskubidea dugu, baina gaur egun jardunaldi bikoitza egiten dugu gehienok. Eremu publikoan eta pribatuan %100ean egotea eskatzen zaigu, gure buru-estimuak behartzen gaitu lortzen eta honek sarritan estresa eragiten digu; beraz, etxeko lanak eta emakumeok betetzen ditugun zerbitzuak baloratuak eta partekatuak izan daitezen exijitzen jarraitu behar da.
  • Emakume eta gizonen arteko soldata-aldea. Espainian %24koa. Gizonen ordainsaria jasotzeko emakumeok 79 egun gehiago lan egin beharko genuen. Hau ere politikarien esku.
  • Lanpostu bat eskuratzeko aukera-berdintasuna. Legeak horrela defendatzen du, baina nahiz eta edozein lanpostura heltzeko aukera teorikoa izan, emakumeon benetako aukerak baloratu behar dira.  
        Hauek lortzeko hezkuntzan dugun erronkarik handiena zera da: Hezkuntz Proiektuetan, Ikasturteko Planetan, programaketetan Hezkidetzak berezko lekua izatea. Hemendik hasita, Hezkidetzak ikasleen garapen prozesuan daukan garrantzia dudarik gabe errekonozitzea eta arlo guztietan zeharka lantzea.

        Azkenik, hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen ideia feminista batzuk hauexek izango ziren niretzako:
  • Emakume guztion abotsa entzunaraztea. Lydia Puigvert-en hitzetan, mende honetako feminismoa “emakume guztion feminismoa” izan beharko zen. “Beste emakumeekiko eztabaida ezinbestekoa da” eta honetarako, ikastetxeetako atea zabaldu behar zaie.

  •  Beste herrialdetako emakumeen eta nesken abotsak entzunaraztea. Emakume izanda, bizi izan dituzten esperientziak ezagutzea. Herrialde horietan feminismoak aldarrikatzen duena ezagutaraztea.


  • Emakumeak bistaratzea: zientzilariak, matematikariak, historialariak, fisikariak…
  •  Pertsona guztien arteko harremanak egokiro eraikitzen laguntzea, genero-sistemak inposatzen dituen ezberdintasunak gaindituz.
  •  Gizon-taldeek feminismoaren eta beste maskulinitate ezberdinen alde egindako ekarpenak ezagutaraztea. Maskulinitate mota berriak aldarrikatzen dituzten gizonak ikastetxeetara eramatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina