Beraz, jai eta ospakizunetan genero-ikuspegia
txertatzea ezinbestekoa da neskek eta mutilek berdin goza eta parte-hartu
dezaten bermatzeko. Gainera, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan izatea,
ospakizun horien bidez baloreak eta sinismen ugari transmititzen eta irakasten
direlako.
Zer da genero-ikuspegia txertatzea?: "emakumeen eta gizonen egoera, baldintza,
jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratzea, eta,
horretarako,
politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-,
egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta
berdintasuna sustatzeko xedea
duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea" (otsailaren 18ko
4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).
Genero-ikuspegia jaietan
integratzean, nesken eta mutilen egoera, baldintza, helburu eta behar
desberdinak kontuan hartzen dira jaien alderdi guztiei dagokienez:
-
Erabiltzen dugun hizkuntza eta erabiltzen ditugun
irudiak: karteletan adibidez
-
Lantzen ditugun edukiak edo antolatzen dugun programa:
futbol txapelketa, mus txapelketa, mozorro lehiaketa eta abar.
-
Jardueren kokapena eta ordutegia (eskolaz kanpo egiten
diren jardueretan kontuan hartzeko aspektua da hau).
-
Erabiltzen ditugun jantziak: errolen erreprodukzioa bultzatzen dute
askotan.
Jaietan landu beharreko beste gai
bat eraso sexista dirak. Gai hau asko lantzen da BELDUR BARIK programan: http://beldurbarik.org/
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria
sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da,
gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte
eraldaketan laguntzeko
Lehen aipatu dudan bezala, eskola eremuan antolatzen
diren ospakizunetan, rol eta estereotipo sexistak asko erreproduzitzen dira,
beraz, beriziki garrantzitsua da horiek haustea:
- Tradizioa hausten duten roletan jaietan aktiboki parte hartzen duten emakumeen irudiak zabaltzea. Adibidez, herri-kirol saio bat prestatzen badugu, inguruko emakume profesionalak ekartzea edo umeen aurpegiak margotzen edo dantza jarduera egiten gizon begiraleak jartzea.
- Emakumeak maskulinizatuak dauden jarduerak egiten islatzea eta alderantziz. Adibidez, ihauterietarako kartelean neska suhilatzailea iridikatzea eta abar.
Eskolan eta eskolaz kanpo
hezkuntza ez-formalean ospakizun ezberdinak antolatzen dira eta hoiek aukera
paregabea dira hainbat balore transmititzeko neska zein mutilei:
-
- Berdintasunarekin eta estereotipoen errebisioekin zerikusi zuzendute duten aldarrikapen egunak: Martxoaren 8a, Azaroaren 25a, Maiatzaren 17a… Hauetan emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeria landu daitezke: emakumeen eta gizonen arteko aukera ezberdinak ikasketetan, profesioak, emakumeen aurkako indarkeriaren zergaitika, harreman afektibo-sexualak eta abar…
- Gainera egun bereziak ere ospatzen dira eta horietan genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da: euskararen eguna, agate deuna, ihauteriak, gabonak, tomas deuna eta abar. Ospakizun hauek aukera ona dira alor sektoriak genero-ikuspegitik lantzeko: adibidez, jolas sexistak, estereotipoak erreproduzitzen dituzten jantziak, dantzak eta musika, eta abar.
Herrietako festek zein eskolan
zein eskolaz kanpo egiten diren ospakizunak antolatzeko orduan genero-ikuspegia
txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako, ikastetxeetan eta gazteekin hezkuntza
ez-formalean lantzeko erronka
batzuk hauek dira:
- Eskola komunitatea ta hezkuntza ez formaleko begiraleak ospakizunetan genero ikuspegia txertatzearen beharraren inguruan hausnartzea eta kontziente izatea
- Iraskaleak eta hezkuntza ez-formaleko begiraleak genero-ikuspegiaren integrazioan prestakuntza jasotzea
- Eskoletan zein astialdi taldeetan ospakizun horietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide batzuk diseinatzea eta ezartzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina