2015/11/15

FEMINISMOA – HAUSNARKETA


FEMINISMOA – HAUSNARKETA

-          Historian zehar feminismoaren aldarrikapenak kontuan izanik, nire ustez LORTUTAKO BOST GAUZARIK AIPAGARRIENAK hauexek dira:

1)      Boto-eskubidea. Denok daukagu botoa emateko eskubidea eta boto guztiek dute balio bera. Hori ere oso garrantzitsua.

2)      Hezkuntza-eskubidea. Ikastetxean bigarren mailan eta Batxilergoan neska kopurua eta mutilena antzekoa da. Eta, unibertsitatean gero eta emakume gehiago daude. Mutilentzako ikasketak zirenak (Zuzenbidea, Ingeniaritza … ) orain neskak ere egoten dira.

3)      Amatasuna ez da derrigorrezkoa, aukerazkoa baizik. Aukera pertsonala da, proiektu pertsonala izan behar da. Eta, honekin batera abortua: ama ez izateko eskubidea. Dibortzio-eskubidea ere bai. http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-1981-16216

4)      Lanpostua eta familia bateraezinak ez izatea. Lanpostu duin batek dakarren autonomia ekonomikoa eta, horren ondorioz, askatasuna.

5)      Sexualitate-orientazio anitza


-          Oraindik, LORTZEKO FALTA ZAIZKIGUN BESTE BOST:

1)      Erabateko, benetako aukera eman ama eta langilea izateko. Idatzita ez dagoena, gizartean gertatzen dena aztertu eta aldatu.

2)      Emakume gehiago izan goi mailako lanpostuetan, kargu garrantzitsuenetan.

3)      Estereotipoak desagerrarazi. Horretarako, marrazki-bizidunak, pelikulak, testu-liburuak, eleberriak, publizitatea … aztertu behar dira.

4)      Emakumezkoak errespetuz tratatu, ez objektuak balira bezala. Komunikabideetan, debate politikoan … gehiago agertu behar dira. Emakumeak ikusaraztea, baina, emakumeak politikoak, kritikoak, gizartearen eraikitzaileak izan behar dira ereduak.


5)      Emakume gehiagori helaraztea feminismoa, feminismoan sinestaraztea.


-          Lortzeko ditugun horiek hezkuntza esparruan lantzeko, OZTOPO HAUEK GAINDITU BEHARKO ZIREN:

1)      Ikasleei ohitu beharko zaie ikuspegi kritikoa erabiltzen. Hori irakats eta ikas daiteke. Ez daude ohituta gure hezkuntza sisteman ia dena ikasi behar dutelako buruz eta hausnarketarako tarte gutxi dutelako (DBHn eta Batxin).

2)      Patriarkatuaren inposaketa. Horren ondorioz, Batxilerra bukatzen dute feminismoa, emakume pentsalariak, emakume zientzialariak eta abar ezagutu gabe. Egoera hori ekiditeko curriculum edukiaren aldatu edo irakasleak, mintegiak moldatu  beharko luke beste era batera.

3)      Hezkuntzan sexualitate-orientazio anitza lantzeko oztopoak izan daitezke irakasle batzuk bai guraso batzuk. Uste dut ikastaro hau egiten ari garenok irekiagoak garela beste lankide batzuk baino.


-          HEZKUNTZAN AURRERA ERAMAN DAITEZKEEN BOST IDEIA FEMINISTA:

1)      Emakume etorkinen kulturak, bizimoduak eta ikuskerak kontuan hartuta, egoera berriak sortu dira (matxismoaren adierazpenak, gaizki ordaindutako soldatak …).

2)      Emakume “berezko” ezaugarriak sozialak dira, ez naturalak. Sortutako, ikasitako eta transmititutako ezaugarriak dira.

3)      Gizonen kasuan berdina da. Eta, bikotearen ardura da aisialdia eta seme-alaben zaintza partekatzea. Ez emakumearena bakarrik.

4)      Feminismoaren teoria ikasi: oinarri teorikoa, ibilbidea, ordezkariak, berdintasun kontzeptuaren jatorria eta abar.


5)      Ikastetxean landu behar da feminismoa ez dela matxismoaren kontrakoa, kontua ez dela matxista edo feminista izatea. Feminismoaren helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea dela irakatsi behar zaie. Ez dakite ezer gai horretaz, eta ondo ikasiko balute feminismoaren jarraitzaile ugari lortuko lirateke.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina