Tradizioa... iraungi daiteke?
Asko gustatu zait egiten duen sarrera esanez, Euskal Herriko jaiek, beste herri batzuetako herrien aldean bereziki identitatea indartu egiten duten jaiak direla. Gero ere, jaiak eta ohiturak aldagarriak ote direnei buruzko hausnarketa egiten du. Askotan, ohitura bat dela esaten dugunean, ematen du aldatu ezin den zerbait dela ezta? Tradizioak horrela markatzen baitu!
Sorgin-panpina bahitu zutenaren anekdota ere ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zait!!!
Ikastetxeetan lan egiteko proposamen desberdinak ere egiten ditu.
Gai hau lantzen nuen bitartean konturatu naiz zein gutxi dakidan jai eta ospakizun desberdinei buruzko sorrerari buruz. Eta uste dut jende asko dagoela egoera berdinean… Guk jaia izatea nahi dugu eta askotan ez zaigu inporta zer ospatzen den. Berdin dio jai erlijiosoa, militarra edo dena delakoa izatea.
Hemendik aurrera gehiago ikertuko dut jaien jatorriari buruz. Kontutan hartu behar dugu zergatik ospatzen den jai hori, nola ospatzen zen hasieran eta orain nola ospatzen dugun, zein balio sustatzen diren eta zeintzuk diren ematen diren ereduak, berdintasuna bermatzen den, etab. Argi dago jai askoren atzean estereotipo ugari daudela eta baita androzentrismoaren ikuspegitik eratuak direla. Jai hauei buelta bat eman beharko genieke eredu egokiak eskainiz eta berdintasuna bermatuz.
Beraz, ikuspegi hezitzaile batetik hauek izango lirateke kontutan hartu beharreko puntu batzuk, bai herri mailako bai eskola barruan ospatzen ditugun jaiak antolatzeko orduan:
- Tradizioaren inguruan ikuspegi kritikoa izatea.
- Bai partaidetzan baita antolakuntzan ere parekidetasuna bermatzea.
- Pertsona guztiak parte hartu dezaten, aukera berdintasuna bultzatzea.
- Jarrera sexistaz libre egotea: eraso sexistaz aparte, hizkuntza, mezu eta irudiak ere aztertuz. Hizkuntza ez-sexistaren gida daukazue hemen nahi izanez gero: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/libro/euskararen-erabilera-ez-sexista/
- Espazio eta eremu desberdinetan emakumeek egindako lanak ikustarazi eta balioa eman.
- Genero-rol tradizionalak ez erreproduzitu.
- Aniztasuna baloratu eta ikustarazi.
- Edozein diskriminazioaren aurrean ekin.
- Eredu hegemonikoak baztertu.
- Feminizatuak dauden ekintzei balioa eman.
- Segurtasuna bermatzen duen jai giroa bermatzea.
- Berdintasunaren aldeko mezuak zabaldu.
- Emakumeen ahalduntzea sustatu.
- Berdintasuna sustatzen duten ekintza berriak txertatu.
- Oinarrian matxista diren ekintzei uko egin edo berrantolatu.
- Jarduera maskulinizatuetan, emakumeen partaidetza igotzeko jarduera berraztertu eta moldatu.
- Kultura eta kirol jardunaldietan emakumeen partaidetza/kontratazioa lehenetsi. Hona hemen emakume artisten datu-baseak: www.gabiltza.eus , Emarock (https://eu.wikipedia.org/wiki/Emarock) , Ez da kasualitatea (http://www.lanku.eus/index.php/bertso-saioak/53-kategoria-gabe/udako-eskaintza/bertso-saioak/248-7).
- Letra edo jarrera sexistak duten musika edo musika-taldeei uko egin.
- Bereizketarik ez egin sari banaketetan eta epai-mahai parekidea izatea.
Lan handia dago honen atzetik baino erronka polita da. Tolosan jaietan berdintasuna bermatzeko programa batean sartu ziren eta sortutako ideiak gida honetan txertatuak izan ziren: “Jaiak berdinzaleago bihurtzeko gida”, ondorengo estekan aurkitu dezakezuena.
Oso gida osatua da eta oso baliagarria.
Honi buruz arakatzean ikusi dut hainbat lekuetan sarituak izaten direla berdintasuna gehien islatzen duten jaiek:
Premio para las fiestas más igualitarias
Bukatzeko, hemen duzue Arrigorriagan festetarako egindako bideotxo bat:
Berdintasuna Madalenak 2018an
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina