2019/11/17

Denon ospakizun askeak



Festak eta ospakizunak kultura adierazpen sendoak dira, FARAPIK dion bezala. Ideia eta baloreen mundurakin lotuta daude, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin. Akrostikoa eginez, jaiak…



JAIAK, 

DENO K
    O  S  PATZEKO
         P ARTAIDETZA
         A UKERAZ,
BUL T ZATU
         Z ORION
         E REDU
         K OLEKTIBOAK,
 UM O REZ






Aurreko ikasturteko Irati Gaztelurrutiaren , post-ean, 

ikastetxeko ospakizunen eskema erabilgarria jasotzen da;  Jai eta ospakizunen ezaugarriak, egun seinalatuak eta ospatzeko moduak azaltzen ditu. Ikastetxeko egutegiaren aurresikuspen interesgarria.


Jaiak eta ospakizunak gaiaren atzean, gizartearen egituraketa, rolak eta status-a, kultur sistema oso bat daudela ikusi dugu.

Ikastetxeetan erritual kolektiboko egun ugari ditugula ikusi dugu; talde kohesioa, pertenentzia, espazioak, gorputzen presentzia, partaidetza, egituraren eta kulturaren ikusgarritasuna azaleratzen dira horietan. 

Irakasleen eta ikasleen energia handia hartzen dute egun hauek eta batzutan aldaketa beharra ere sumatzen da. Aldaketa horren bidean, parekidetasuna, indarkeria eza, poza, alaitasuna eta askatasuna bermatzea ezinbestekoa da, norbera eta kolektiboaren arteko oreka mantenduz.

 Dekalogoa


Denontzakoak diren ospakizun askeak ikusten ari gara ikastetxeetan, ikasleen ahotsa ere bertan delarik: ospakizunen diseinuan, garapenean eta jarraipenean. 

Fase guztiak dutelako zentzua. Batez ere nerabezaroan, ikasleen partaidetza gero eta handiagoa ikusten ari gara, beti ere partaidetzazko ospakizunetan, kontsumozko ospakizunetatik aldenduz. Hau da, batzuk antolatu eta besteak ospakizuna “kontsumitzea” ez da nahikoa. Denok antolatzaile eta denok ospatzaile. Rol anitzetan noski, baino komunitatearen parte bezala.


Zein dira orduan, eremu hezitzailean lantzeko erronkak? Aurreko ospakizunen analisia egiten jakitea, ikasleak irakasleekin batera, ospakizunen antolatzaile eta partaide izatea, eta ospakizunak baloratzen eta sortzen diren arazoak bideratzen jakitea.



Jai parekideen alde” post-ak Elorrikoko udalak argitaratutako jaiakparekidetasunean bizitzeko dekalogoa ekarri digu eta hezkuntza eremurako erkarpen interesgarria dela esango nuke. Agian, ikastetxerako dekalogoa egitea ariketa polita izango genuke











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina