g O azen
jai eta o S pakizun bakoitzean
zintzoki P entsatzea..
... A zpian
ezku T atzen
ditu Z ten
m E zuak
K onszientera eramateko
ink O nszientean dagoena...
BEGIETATIK, AZALETIK EDO TRIPETATIK HASTEN DEN BIDAIA IZAN DAITEKE. URRUTIKOAK ERREZAGO BEGIRATU DAITEZKE MAIZ, GERTUKOETAN BEGIRADA MANTENTZEA LATZAGOA DA...
Nik badut kezka eskolako Hezkidetza Plana Aurreko urteko sarrera honek ( http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/OSPAKIZUNAK)
aipatzen ditu klabe sinple batzuk eskolako Hezkidetza Plana osatzeko baliogarriak izan ahal zaizkidanak:
"Ikastetxeetan hezitzaileen lantzeko erronkak asko dira eta noski, pixkanaka
egiteko aldaketak. Lehenik eta behin, ospatzen ditugun jaiak aztertzen hasiko
nintzake, zergatik ospatu, nola ospatzen ditugun, horrek haur eta gazteengan
zer dakarren, zein jarrera hartzen duten eta nola hobe gentzakeen ikuspegi
hezitzaile baten aldetik.
Musiken letra eta mezuak zeharkako baliabide bezala agertzen diren horiek gazteekin
aztertu eta musika talde berriak aurkeztu, adibidez ideia ona eta era entretenigarrian
gainera. Izan ere, askotan, irratian jarritakoa entzuten dugu entzunena delako
eta gure belarrietara iristen den lehenengoa delako. Halere, alternatibak erakutsiz norbera
ere “hazi” egiten da musika genero eta estiloetan.
Emakumearen rola eta presentzia aztertu eta parte-hartzaileagoa bilakatu; estereotipo
eta rol desberdinak erakutsi, aniztasuna bultzatu eta ikusaraziz.. "
Aste honetako gaia oso sakona da , ertz asko dituena eta korapilatsua. Jendartean ika-mika asko sortzen ditu, gure kulturaren barrunbeak astintzen ditu maiz, baita norberarenak ere .Badu azala eta badu mamia!...
Zorionez, korapilatsua izan arren, gero adibide gehiago sortzen ari dira, bidea nola jorratu daitekeen erakusten dizkigunak: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-06-27-07-00.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina