2020/11/30

Tratu txarrak eta sexu indarkeria

 Aste honetan tokatu zaigun gaiari heltzeko, txostena irakurri eta legedia arloko irakurketekin gertatzen ohi zaidan bezala, ametsen zerrenda edota justuena izan beharko litzateke en jendartearen ezaugarritzea Irakurtzen nenbilela sentitu dut. Teorikoki ez dut uste gaizki daudenik, baina praktikan islada oso murritza dutela uste dut. Hori dela eta, nire hausnarketa ezkorra eta goibela izan ez zedin, aurreko urteetako post-ak irakurri eta esperantza eman didan Patricia Oregik egindakoa asko gustatu zait. Gainera, erabili duen formatoa oso argia eta erakargarria da.

Asteburu honetan, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, jendarte hzitzaile lanetan nabilen elkartearekin formakuntza izan dut. Honetan, adingabeek pairatzen dituzten tratu txar zein sexu indarkeriaren inguruko esku hartzea azaldu ziguten, bai prebentzioari begira eta baita identifikatzekotan protokoloa martxan jartzeari begira. Hau ere eskola zein institutuetan erabili daitekenez blog honetan aipatzea egokia iruditu zait, bide batez jendarte hezitzaileon figura hezkuntza zentro guztietan egotearen aldarria egiten dudalarik. 


Prebentzioari begira, tutoretza orduetatik haratago, gai hau modu sakonago batetan lantzeko saioak beharrezkotzat jotzen ditut. Horregatik, tailer soziohezitzaileak egotea egokiena dela uste dut eta hauen planifikazio, garapen eta ebaluazioa jendarte hezitzaileon esku egon beharko litzateke. Hona hemen gai hau lantzeari begirako baliabide batzuk:








Heziketa zentro bezala, adingabe batek tratu txarrak edo sexu indarkeria pairatzen duela identifikatuz edo berak kontatuz gero, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:


1.- Adingabeak jasaten duen egoera kontatu aurretik, argi eta garbi esan behar diogu gure ardura legala dela kontatzn digunaren arabera errelatoa jakinaraztea. Hone ondorioz, berak kontatu nahi ez izatekotan, profesional bezala hau onartu behar dugu. Adingabea oso txikia bada eta bat-batean dinamika batetan mugilduta gaudela kontatzekotan, bere egoera iraultzeko laguntza eskatuko dugula eta horretarako, kontatu beharra dugula adierazi behar diogu. Jarrera adierazleen arabera horrelako egoeraren bat pairatzen duela identifikatzekotan, adingabea ere abisatu eta laguntza eske informazioa konpartituko dugula adierazi behar diogu.


2.- Jendarte zerbitzuetara deribazioa eta egoera hau nukleo familiarrean ez ematekotan, familia abisatuko da. Erasoa familiaren nukleoan ematekotan, aldiz, adingabea babestu eta momentuz ez zaio adieraziko.


3.- Errelatoaren baliospena (mila esker kontatu izanagatik, oso indartsua zara hau kontzeagatik, laguntza eske joango gara honetatik biok bakarrik ezingo dugulako irten) eta errundutasunari aurre egin (ez da zure errua izan).



Kasu honetan ere, nire ustez, nahiz eta eskola psikologoak adingabeak sentitzen dituen emozioen bidelagun izan ( eskuhartze psikohezitzailea, inolaz ere traumaren tratamendua, horretarako horretan espezializatua dagoen profesionala derrigorrezkoa da) eremu soziohezitzaileak jendarte hezitzailearen figura beharrezkoa da. Profesional honek beharrezkoak diren entitatetara akonoainamendua ez ezik, eskola eta eskolaz kanpoko entitateen arteko koordinazio figura izan beharko luke. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina