2020/11/30

EZ KIDETZATIK HEZKIDETZARA

Aste honetan legedia landu dugu: hezkidetzaren marko legaletik hasi, EAEn hezkidetzaren ibilbide

historikoa eta materialak ezagutu ditugu. 


Irudiak: Ez kidetza /Hezkidetza

 

Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikuluarekin hasi nahi nuke:

sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean


Haur Hezkuntzakoa naizenez, etapa honetan zentratu nahi izan dut. Honako hau esaten da Heziberri 2020aren aurkezpenean:

E​kitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera-berdintsunerako

bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun

kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik”​.

Haur Hezkuntzako dekretuaren xedea ere honakoa da:

"Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan."

Eta dekretuko lehen eremuan, nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguerarenean, 

ere beren-berezko aipamena egiten zaio sexu-generoari: 

“...Adin horietan ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira, gizon edo emakume izatearen ondorio ezinbesteko direlakoan. Horrenbestez, premiazkoa da haurra hartuko duen eskolak, esku-hartze hezitzailearen plangintza egitean, sexualitatea bizitzeko aukera ematea eta bizipen horren haria nork bere burua deskubritzea, jakin-mina, topaketa eta gozamena izatea…”

Aurten dudan lanagatik, Haur Hezkuntzako dekretua sakon ezagutu beharra daukat; oraindik aztertzeko

neukan betaurreko moreekin eta irakurketa sakonagoa eman behar diodan arren, hezkidetzaren bidean

urrats batzuk zehazten direla ohartu naiz, oraindik pasu gehiago eman beharko diren arren. 

Beraz, legeak ezagutzeko  aukera izan dugun honetan, esan beharrik ez dago aurrerapausuak egin direla, eta lege, plan, dekretu, zein protokoloak idazteaz gain… PAUSOKA PAUSOKA AURRERA EGITEA ETA BETETZEA beharrezkoa dela.


Nola ez, aurreko urteetako ikaskideen ekarpenak irakurtzea ere aberatsa izan da, ikusi Patriciak nolako ekarpen ikusgarria egin zuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina