2020/11/30

LEGEA-ERREALITATEA

 




Legedia ezagutzeko aukera izan dugu aste honetan eta egia esan lasaitasuna eman dit jakiteak  paperean behintzat eskubide berak izateko zilegitasun osoa eta berme juridikoa dugula.

Aino-ren posta asko gustatu zait, berak erreferentzia egiten duen Andoniren post-arekin batera.

Ainok argi azaltzen ditu legeek bermatu nahi dituzten helburuak eta zeinek zaindu beharko lukeen lege hauek betetzea.

Hori bai, legedia irakurtzeaz bat Azaroak 25-a bizi izan dugu eta aurtengo gertaerek argi eta garbi utzi dute paperetatik oso urrun dagoela gure gizartea.

Tristura  eta amorrua sortu dizkit Maradonaren inguruan sortu diren hainbat gertaerek.

Zer urrun gauden oraindik amesten dugun gizarte horretatik!!

Zer sustraituta daukagun androzentrismoa eta zer zaila den hortik ateratzea!!

Zer gaizki hartzen ditugun oraindik ere sustraituta dugun hori begi bistan jartzen digutenean!

Penagarria izan da eskubide zibilen alde aldarrikapenak egiten dituzten zenbait ezkerreko politikarik idatzitako tweet-ak.


Ezkerreko EH-ko partidu baten kartela ere ez da egokiena izan…


Zorionez Izaro abeslariak Gaztea sarietan egindako adierazpenek bakoitzari hausnarketa egiteko balio izango diolakoan nago.


Asteburuan futbolari gazte batek egindako protestak ere zer esan handia sortu du. Paula Dapena  Pontevedrako jokalariak uko egin zion Maradonaren omenezko minutu bateko isiluneari.




Bai Izarok eta Bai Paulak aldeko eta kontrako iritzi eta erasoak jaso dituzte bueltan.

Beraz paperean idatzita dauzkagun lege guzti horiek oraindik ere betetzeko oso urrun gaudela gogorarazteko astea izan dela uste dut nik.

Dena dela legea sustrai eta sosten egokia delakoan nago. Hortik bidea egiteko aukera paregabea ematen digulako. 


Ez dira izan hutsaren hurrengoa mugimendu feministak urte hauetan lortutako pausoak ere!

Hezkuntzako langile gisara Eskola hezkidetzaileak sortzeko bidean jarraitu behar dugula konbentzituta nago. Eskola bakoitzak bere apurra jarriaz eraldaketari bidea emango diogula sinisten dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina