2020/11/11

“...erre zenituzten sorginen oinordekoak gara gu...”

 

Feminismoa, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea da. Feminismoak, patriarkatuarekin suntsitzea eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea izan du helburu. Baina hori lortzeko izan duen ibilbidea urteetakoa izan da. Historiari begiratzen badiogu, ikusi izan dugu Frantziako Iraultzan sortu zela mugimendu hau, eta orduztik hona fase ezberdinak izan dituela:

 

 

- Feminismo Ilustratua: emakumeon  hiritartasuna eta hezkuntzaren beharra, formatzen jarraitu ahal izateko eskubidea, aldarrikatzen zuena.

- Feminismo Liberal Sufragista: emakumeon bozka eskubidearen alde borrokatu zuena.

- 60-70. hamarkadan ezkerreko mugimenduak sortu zuen “pertsonala dena, politikoa da”: lege-aldaketaz gain, ordura arte pribatutzat jotako gaiak arlo juridikoan sartzea lortu zuen.

 

Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetan, “feminismoa gaur egun oraindik agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua, salatu eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala da”. Bere bilakaera ez da batere estatikoa izan, gizartean ematen diren aldaketekin bilakatuz joan da. Izan ere, planetako kokapenaren arabera, feminismoak egin duen ibilbidea desberdina izan baita. Adibidez, ez da berdina izan hemengoa eta latino Ameriketakoa.

 

Gaur egun, feminismoaren beste bilakaera bat aurki daiteke. Intersekzionalitatea, feminismotik haratago doa eta Transfeminismoa indarra hartzen ari dela dio Josebe Iturriozek. R. Lucas Platerok honela dio: “Intersekzionalitatea feminismoaren emaitza da. Ideia feminista bat da, feminismoa ohartu delako emakume guztiak ez direla berdinak”. Feminismo berriak, gaur egun dagoen aniztasunaren isla dira eta aniztasun honetan, 3 faktorek nolabaiteko eragina izan dutela azpimarratu beharra dago:


- Belaunaldi-aldaketak. Ziberfeminismoa.

- Emakume etorkinak. Kultur-aniztasuna.

- Trans-errealitatea. Heteronormatibetatik haratago dauden existentziak.

 

Feminismoa entzuten dudanean, sorginekin lotzen dut maiz: feminismoa=sorginak. Izan ere, niri sorginak taldeak erakutsi zidan zer zen feminismoa eta berari esker dakit nik gaur egun dakidana. Sorginek bere garaian izan zuten indarra, kemena eta ausardia brutala izan zela ez dago aipatu beharrik. Niretzat abesti honek dioen moduan... ”erre zenituzten sorginen, oinordeak gara gu” (Xabier Solanoren abestia).

 

XABIER SOLANOREN ABESTIA

 

Aurreko urtetako postetan saltzeatzen aritu naiz, eta Ane Leniz asko gustatu zait. Feminismoaz hausnartzeaz gain, eraldaketarako erabili duela azaltzen du eta hori da guk geuk hezkuntzan egin nahi duguna. Feminismoaren inguruan hausnartzeaz gain, praktikara eramatea. 

 

Horretarako, guztiok batera betaurreko moreak janzteaz gain, honako hezkuntza esparru hauek berrikusi, eraldatu eta konkistatu behar ditugu, hezkidetza feministako lehenengo topaketan aipatu zen moduan: 

 

- Ikastetxeetan hizkuntza inklusiboa eta ez sexista erabiltzea, bai ahoz baita idatziz ere.

- Gelan interakzio orekatua lortzea neska eta mutilei ahots bera emateko.

- Ikastetxeetako gune klasikoak, patioa gehienbat, diseinatzeko eta kudeatzeko begirada kritikoa eta irudimenez beteriko bestelako aukerak edukitzea, neskek eta mutilek baldintza berberak izan ditzaten.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina