Genero indarkeriaz aritzean, argi izan behar dugu zertaz ari garen:
"
Genero indarkeria Emakumea izateagatik pairatutako edozein ekintza
bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza
horrek emakumeari kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa ekartzen badio
edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumeari
ekintza horiek egiteko mehatxua egitea, hertsapenak egitea edo
askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan”.
Definizio gehienak nahiko antzekoak dira. Baina argi dagoena da, genero indarkeriak forma asko dituela, eta hauek detektatzeko, zeintzuk diren ezagutu behar ditugu.
Indarkeri psikologikoa, indarkeri ekonomikoa,mikromatxismoak, indarkeri fisikoa, indarkeri sexuala,indarkeri digitala...
Genero indarkeria oso ondo adierazten duen labur-metrai bat aukeratu dut, "El orden de las cosas", oso ondo adierazita agertzen delako genero indarkeriak heldu ditzakeen esparru ezberdinak familia barruan. Bertan botere harremanak agerian uzten dira, gizonezkoek historikoki emakumeengan izan eta duten boterea azalarazten da.
Laburmetrai honen azalpena edo sinopsia oso ondo adierazten da " La pajarera magazine" egindako artikuluan.
Beste alde, arreta deitu dit indarkeri digitalak hartzen ari duen tamaina, (in) seguras on line txostenak emandako datuak adibidez:
" 8 urtetik aurrerako neskek online erasoak jasaten dituztela,eta 14 eta 16 urte bitartekoen artean pairatzen dituztela gehienak." besteak beste.
Gai honekin ezjakintasun handia dagoela uste dut, Online ematen den indarkeria ez delako erraza ikustea. Bideo honetan indarkeria digitala detektatzeko 10 era azaltzen dira.
https://www.pantallasamigas.net/
Argi dagoena indarkeri mota guzti hauek ikasiak daudela. Beraz desikasi daitezke, horretarako hezkidetza beharrezkoa dugu.
Hezkidetzak emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan egiten duelako. Dikotomia hierarkizatuak gaindituz, estereotipo sexistetatik at, neskek zein mutilek bere indibidualtasuna eta ahalmen guztiak garatu ditzaten nahi duelako. Elkarrekiko errespetuan oinarrituriko berdintasunezko harremanak,zaintza eta boterearen erabilera parekidea sustatzen duen jendartea eraikitzea du helburu.
Guztion ardura delako genero indarkeriarekin bukatzea, eta horretan lanean jartzea urgentzia duelako.
Bukatzeko, aurreko urtetako post a ukeratzerakoan "Irati Mendiguren" ena aukeratzen dut.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/indarkeria-matxistaren-sostenguak.html
Oso ondo kokatzen duelako gaia , eta berak indarkeriari matxistari aurre egiteko planteamenduekin bat natorrelako.Era berean berak konpartitutako bideoak ere asko gustatu zaizkidalako.
# ALAITZ# GENERO INDARKERIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina