Jarraituz, aurreko ikasturteko post hau aukeratuko dut. Izan ere, normalizatuta eta naturaltzat hartzen den genero-indarkeriaren inguruan hitz egiten du. Gainera, indarkeria matxista azaleratzen dituen hainbat bideo, datu eta argazki txertatu ditu sarrera osatzeko eta gehien harritu nauen argazkia hurrengoa izan da:
Feminismoa eskoletan lantzen dela uste dut, baina eskolaren arabera lanketa sakonago bat edo azalekoa egiten da. Nire aburuz, etxean ikasten dena garrantzia handia dauka eta ez soilik gurasoek eskaintzen dieten heziketagatik, baizik eta telebistan eta komunikabideetatik jasotzen dituzten genero estereotipoengatik.
Adibidez, Disney-ko filmak genero indarkeria hedatzen du, baita genero estereotipoen sustapena ere (Maitasun erromantikoaren mitoa, printzipe urdina aurkitzearen beharra, printesak pasiboak eta printzeak aktiboak, indartsuak).
Beraz, erronka handia daukagu aurretik. Hala ere, nahiz eta borroka feminista hor egon, beharrezkoa dena noski aurrera pausoak egiteko, nire iritziz ez dugu gizarte osoa aldatuko sistema patriarkala desegin arte, gizon zuri zisheteroak legeak eta arauak diseinatzen dituzten bitartean zeinak emakumea bigarren plano batean uzten dituzten. Beraz, JARRAI DEZAGUN LANEAN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina