2020/11/09

ASKE IZAN NAHI DUT

Zenbat gau lo egin gabe pentsatuz zer egin dudan gaizki hau merezitzeko, zergatik neri gertatzen zaizkit horrelakoak? Denboraren poderioz konturatzen naiz ez naizela bakarra eta ni bezala emakume gehiago daudela. Estatistikak argi husten bait dute: "Emakumeen hirutik batek sufritu du Europan indarkeria matxista" Lanbide Heziketako irakaslea naiz eta egunero klasera sartzen naizenean indarkeri matxista sufritzen dut. Emakume izatea eta ogibide "maskulinizatuetan" klasea ematea ez da bat ere erraza izaten, egunero frogatu behar dudalako klasea emateko gai naizela eta eduki guztiak menperatzen ditudala eta gainera baten bat bizkarra eman ez gero bazilatzeko prest azaltzen da. Kuriosoa da nola gizonen kasuan harek oihu bat bota eta ikasle guztiak zuzen jartzen dira eta nik ordea ahotsa utzi behar isilarazteko. Honek erakusten dit lan asko egiteko dagoela eta hau ikusten ez duenak betaurreko moreak jarri beharko lituzkeela. Emakumeak hainbestetan indarkeria sufritu dugu non normaltzat jotzen dugu bizitzen dugun egoera eta ez dugu ikusten atzean ezkutatzen diren mekanismoak. Berdintasuna nire eskolan apenas lantzen da, nik nire ikasleekin lantzen dut. Urtero bideo berdina jartzen dut, Pamela Palencianoren "No sólo duelen los golpes"
Bideo honek eztabaidarako joku asko ematen du. Posta hau aukeratu dut: "GUZTION ARDURA DA, INDARKERIA MATXISTA GAINDITZEA" Oso konpletoa iruditu zait eta bat nator azaltzen duenarekin. Indarkeria gure egunerokotasunean bizi bait da. Hartu zure erantzunkizuna eta borrokoatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina