FEMINISMOA ZAPALKUTZAREN KONTRA
Nire ustez, gizartean, batzuen intereserako desinformazio haundia dago. Honen ondorioz, desikasi haundia egin behar da. Askok horrela usten dutelako edota interesatzen zaielako feminismoa matxismoarekin parekatzen dute. Zergatik? Berdin bukatzen direlako edota parekotasuna, berdintasuna,… beldur direlako? Nire ustez, batez ere gizonen artean, kontrako informazio haundia dago eta hauen interesak arriskuan ez egotearren, informazio erreala jasotzeko beldur dira.
Normala, nork nahi du emakume askoren parean jarri? Nork nahi du emakume
askok bizi duten bizimodua eraman? Nork nahi du horrelako zapalkuntza izan?
Nork nahi besteen menpe bizi? Nork nahi du egunero norbere autoestimua
zapalduta izatea? Inork. Beraz, ondorioz, zenbat eta informazio gutxiago izan
edota okerreko informazioa izan hobeto biziko dira, ezta?
Badakit gizarte honetako zapaltzaile askorentzat ez dela beraien
interesekoa, baina hor doa nire gomendioa
Nire inguruko lagun, lankide eta familia, inork ez du gogoratzen feminismoa curriculum eduki gisa. Gaur egunean ere berdin jarraitzen dugula esango nuke. Izan ere, aurten hezkidetza taldekoentzat erronka bat da. Gure helburua mintegika curriculuma kontutan izanik, feminismoa programazioa eta edukietan txertatzea da.
Guztiz ados nago.
Justizia? Non dago justizia? Estatu honetan justizia batzuen interesa, indarkeria
eta autoritateen arabera idatzita dago, baina egoera alderantziz izango balitz?
Zer gertatuko litzateke? Nola jokatuko luke justiziak?
Beste urteetako
hausnarketen artean, Rosanak egindako aipatu nahi dut. Hausnarketa polita eta hunkigarria
iruditu baitzait
Bukatzeko Adriana Andoliniren esaldi batekin bukatu nahi dut
Gertaera matxista
gertatzen denean “denak ez direla berdinak” esaten dute eta egia da denak ez
dira berdinak, baina denek jarrera, jokaera,… matxista izan dute. Bestela,
hurrengo artikuluak irakurri ondoren, nor ausartzen da kontrakoa esaten?
https://www.womennow.es/es/noticia/los-comentarios-mas-machistas-mujer-feminismo/
Denak ez dira berdinak, baina
aurretik esan dudan bezala denek esaldi berberak errepikatzen dituzte.
https://smoda.elpais.com/feminismo/los-ayudadores-yomeocupo-viral-carga-mental-femenina/
Azken artikulu hauek irakurri ondoren, Jennifer Lopez-en
abestiarekin erantzun nahi diet
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina