2020/11/12

ESPAZIO LIBRE ETA ANONIMOA

 

Feminismoari buruzko informazio gehiago Interneten bilatu nahian, aurkitu dut ikerketa feministak Antropologiaren arloan egindako ekarpenak, hainbat ikuspegitatik faktore kulturalen ulermena hobetzeko aukera ematen baitute. Ikuspegi horrek hobeto ulertzen laguntzen du emakumea egiten dela eta sexua eta generoa eraikuntza sozial eta historikoak direla.

Aste honetan gomendatzen dizuet post hau, ITXAROPENA BADAGO!

Gustatu zait hezkuntza-sisteman eta errealitatean eraikitzeko bideari buruzko hausnarketa delako. Ados nago azaltzen denarekin, hausnarketa kritikoak eta sakonak egin behar ditugu, ezinbestekoak dira momentu honetan.

Hezkuntza-sisteman aukera onena dugu nesken eta mutilen errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko. Berdintasunerako zubi bat eraikitzeko aukera dugu. Horretarako, aktiboak izan behar dugu benetan gizarte kritiko bat eraikitzeko.

Nire inguru hurbilean prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki moduan ez da existitu, ez da inon egon. 

Luisa Spagnoli emakume feminista aipatuko dut. Aste honetan, kasualitatez, telebistan ikusitako bi ataletako serie baten protagonista. Nolakoa zen? Emakume aske eta indartsua.

Seguru nago, feminismoan aitzindaria izan zela, bere garaiko gizartean eragin handia izan behar zuelako. Nabarmena da bere sexu femeninoko langileak lan- eta gizarte-baldintza onetan izateko egin zuen apustua, lehiak eta oztopoak emakume izateagatik jasan behar izan arren.

Mundu guda bete-betean langileentzako onurez gain, haurtzaroko lorategi bat ezarri zuen fabrika barruan. Emakumeen edoskitzea eta lana bateragarri egitea aldarrikatu zuen. Halaber, ikusgarria bere emakume langile baten genero-indarkeriari aurre egin behar zionean izandako jarrera.



Gizonezkoen botereari aurre egin behar izan zion emakume eta zuzendari izateagatik, baina beti borrokatu zuen emakumeen independentzia bermatzeko.

“Brindemos por las mujeres que nunca se rinden”.

“Nosotras nos organizamos de manera diferente a como se ha hecho siempre”.

“Lo lograremos, estoy segura, trabajando todas juntas como una sola persona”.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina