2020/11/09

Konfinamendua eta indarkeria matxista

 

Genero-indarkeriak milaka aurpegi ditu; izan fisikoa, izan psikologikoa. Emakumeak garenok adibideak izango ditugu ziurrenik jasan ditugun indarkeria matxista ezberdinak azaltzeko. Lan esparruan, unibertsitatean, lagun artean, jai giroan…              

Gazteen Euskal Behatokiak urtero txosten bat atera ohi du gazteriaren erradiografia bat eginez. Hala, indarkeria matxista ataletako bat izan ohi da eta emakume gazteek pairatzen dituzten indarkeria matxistak ageri dira. Argitaratutako azken txostenaren arabera hauek dira datuak:

  •      Emakume gazteen aurkako indarkeria tasa globala 8.4ra iritsi zen gazterian (gainerako emakumeena bikoiztuz).
  •      1000 emakume gaztek baino gehiagok egin dituzte salaketak indarkeria jasateagatik, kontuan izanda familia barruko indarkeria, askatasun sexualaren aurkako delituak eta bikote eta bikote ohiengandik datorren indarkeria. Azpimarratzekoa da azken indarkeria mota hau gailentzen dela salatzaileen artean.
  •       Emakume gazteen %34,2ak adierazten du beldurra ematen diola kaletik gauez bakarrik ibiltzeak, gizonezkoen ehunekoaren laukoitza lortuz. Gainera, zifra honek gora egin du neurtzen hasi zenetik 2000an.

Datuak, kezkagarriak dira, eta uste dut emakume gazte zein helduetan errepikatzen direla (bakoitza bere ezaugarri bereiziekin). Horren adibide, gaur, Emakundek atera duen adineko andreen indarkeriaren aurkako kanpaina.

Hala ere, bada, datu bat oso kezkagarria egiten zaidana, Berriako Zaurien Mapan azaltzen dena hain zuzen ere. 2005az geroztik, 13 emakume gazteetatik 9 euren etxeetan erailak izan ziren. Etxeetan, konfinatuan izan garen eremuan hain justu.

Maitena Monroy autodefentsa feministan adituak, aurreko konfinamenduan, hainbat gako eman zituen egoera honen aurrean esku-hartzeko: salaketa egitekotan ez adierazi asmoen berri erasotzaileari, eta ez egin aurre gizonari ez bada etxetik ateratzeko; dei ezazu 900840111 telefonora edo konfiantzazko bizilagunen etxera joan. Zer gertatuko da, ordea, oraingo konfinamenduan? Nola kudeatuko dugu arazo hau?

Uste dut, hezkidetzatik erronka nagusia maitasun erromantikoaren lanketan dagoela. Izan ere, maitasun erromantikoaren ereduak berdintasunean oinarritutako bikote-harremanak zapuzten ditu, genero-rol tradizionalak gogor indartuz eta gizartean oraindaino dagoen gizon-emakumeen arteko parekidetasun ezak sakonduz.

Aldi berean, erabat ados nator  ren hausnarketarekin. Uste dut, hezkidetzak maitasun erromantikoa lantzearekin bat, maskulinitate ereduekin lan egin behar duela. Izan ere, emakumeak ahalduntzearekin bat, gizonek ere euren maskulinitatea birpentsatu eta deseraiki behar dutela uste dut. Hala, Jokin Azpiazu Carballoren liburua ekarri nahiko nuke lerro hauetara, hausnarketa gisa.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina