Genero
indarkeriaren inguruan aritu garen honetan NORMALTASUN osoz zenbat indarkeria
jaso izan dugun konturatu naiz.
Norbanakook gizarteak
ezarritako patroi estanko horietan mugitzera jotzen dugu hatzarekin seinalatuak
eta baztertuak ez izateko beharragatik.
Estereotipoen kartzelan
sartzen gara eta hortik ateratzea zein zaila den!! Ez bait gara konturatu ere
egiten zer sasitan sartuta gauden!
Lodifobia adibidez
ez nuen genero indarkeriarekin lotzen baina bai, aste honetako lanketaren
ondorioz logika oso baten barruan kokatzeko gai naiz gaur egun.
Nuria Varelaren hitzaldia ikusi dut eta egia esan oso aberatsa izan da niretzat . Bertan indarkeria sexualari buruz dio hain normalizatua dugula ez dugula den bezala bizitzen eta gure artean hitz egiteko ere gai ez garela . Samina eta etsipena sortu dit honek guztiak horrela dela jabetzen naizelako tamalez.
Varelak animatzen
gaitu “susmoaren filosofía “praktikatzera: normaltasunari begiratzeko modua
litzateke. NORMALA den hori begiratzean gure buruari galdetu beharko genioke ea
zeinek sortu duen, zein den onuraduna eta zer botere dagoen atzean.
Varelak dio
emakumeak historian zehar berdintasunerantz
aurrera pausoak eman ditugun bakoitzean patriarkatuak
erantzun egiten duela. Horregatik gaur egun hain biolentzia handia bizi dugula.
Varelak Yolanda
Dominguez aipatzen du hitzaldian. Honek lan asko egin duelako publizitateak estereotipoak
nola erabiltzen dituen salatuz.
Yolandaren hitzaldi hau bilatu dut eta oso interesgarria egin zait ulertzeko zein estereotipo absurdo pila bonbardeatzen dizkiguten egunero.
Hezkuntzan hezkidetza planak daudenez gutxi edo gehiago gai hauek lantzen direla uste dut. Baina hain sakona da gizartean patriarkatuak duen boterea gela barruko lana hutsaren hurrengoa geratzen denaren susmoa dudala.
Geletatik haratago joateko beharra dagoela uste dut, errora, sustraietara joan behar dela benetan zerbait esanguratsua lortu nahi badugu.
Iazko post-ak
begiratzen egon naiz eta Jarrillera-ren hau gustatu zait. Indarkeriaren
sorburua non egon daitekeen argudiatzen duelako eta jarraian eskoletan lantzeko
proposamen zehatzak egiten dituelako
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/mundu-berri-bat.html
Badugu lana
aurretik!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina