2020/11/08

GENERO INDARKERIAREN AURKA, GORA HEZKIDETZA MAHAIAK!!!

    
    Hasi orduko, astean zehar jaso dugunaren laburpen bat egiteko asmoa neukan, eta blogak aztertzen nagoela, aurreko urteko ikaskide Anak dekalogo honetan nik buruan nuena zoragarri jaso duela ohartu naiz, beraz bere sarrera irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet.

    Bide batez, esan nahi dut gozatu egin dudala aurreko ikasturteetako ekarpenak irakurtzen, orduak eta orduak eman ditut blogetako sarrera artean!


    Gazteak eta genero indarkeriari dagokionez, duela urte batzuk Markina-Xemein eta Ondarroan egin zen ikerketa hau partekatu nahiko nuke zuekin:


    Hau oinarri izanda, herrian hezkidetza mahaia sortu eta eskoletan hezkidetza programa martxan ipini ziren. Herriko hezkuntza eragileek sarean lan egiteko oso baliagarria da herriko hezkidetza mahaia izatea. 

    Horren barruan, azaroak 25a gertu izanda, bere egunean herrian egindako ekintzaren bideoa partekatu nahiko nuke zuekin. 


    Egia da, egun eta ekintza honek bisibilizazio modura balio izan zuela, egunerokoan indarra jartzean dagoela gakoa.

    Eskoletan txiki txikitatik umeei ematen zaizkien mezuak horrelako ekintza puntualekin ez dira gainditzen eta mikromatxismo txikiei aurre egitean dago lana. 

Blogak begiratzen nabillela ezagutu dudan bideo hau hori azaleratzeko oso baliagarria dela uste dut:


Eta youtuben arakatzen, honako hau ere topatu dut:


    Hori bai, pena handiz aipatu beharra daukat bere egunean sortutako sarea nolabait indarra galtzen joan dela. Pena bat da gai honekiko sentsibilitatea eta herrietan zein eskoletan lanketa momentuan dagoen pertsonen gain geratzen dela. Esku hartze hezkidetzailerako lan ildoetan aurkeztu zaigun bezala, genero indarkeriak duen dimentsio handia onartu eta esku-hartzearen ezinbestekotasuna eskola-komunitate osoak aitortu behar du eta horretan lan egin. Berritzeguneetan bezala, herriz-herrikako mahaiak osatu eta sarean lan egin dezagun, sortu ditzagun herrietako hezkidetza mahaiak!


    Indarrak batuta lortu daitekeelako, abesti honetan Anita Parker eta Furiak egin zuten bezala: Beraien hitzetan indarrak, ideiak eta amorrua batu dituzte. Batera hazi, biderkatu eta hortzak erakusten dituzte biolentzia matxisten aurka ohiu eginez. Eta hezkidetza mahaiak horretarako baliagarriak dira!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina